XIII. ZUMAIA FLYSCH TRAIL MENDI MARATOI ERDIA – 2022
Azken urteetan maratoi erdia izan da Zumaia Flysch Trail mendi lasterketako probarik herrikoiena. Aurten, maratoi erdiko lasterketa bakarrik ospatuko da. Ibilbidea oso erakargarria da, ia denbora osoan itsaslabarren gainetik egiten baita korrika. 22,2 kilometroko distantzian, 850 metroko desnibela gainditu behar da.
Zumaiako XIII Flysch trail maratoia 2022ko urriaren 2an jokatuko da.
Irteera Eusebio Gurrutxaga plazan izango da.
- 10:00: Flysch Trail mendi maratoia. Maratoi erdia (22,2km)
- World Mountain Running Cup (WMRA)
- Real Federacion Española de Atletismos (RFEA). Espainiako Kopa.
- Proba herrikoia.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
Lasterketa “Euskal Kostaldea UNESCOren munduko Geoparkea” igaroko du.
- Flysch trail mendi maratoi erdia:
- Distantzia: 22,2 km
- Desnibel metatua: 850m
- Garaiera altuena: 210m
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Izen ematea Maiatzaren 14an zabaldu eta Irailaren 4ean itxiko da, baldin eta gehienezko partaide kopuruara lehenago iristen ez bada.
Izen ematea kronoak.com webgunean egin beharko da.
- Flysch trail mendi maratoi erdia (22,2km)
- Prezioa: 35€
Proban, gehienez, 700 korrikalari izango dira.
INFORMAZIO GEHIAGO – MÁS INFORMACIÓN: