GOIERRI.HITZA.INFO. Beasaiango Garin auzoan San Sebastian jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan. Normalean San Sebastian agunaren osteko astean ospatzen badituzte ere, aurten “hobeto tokatzen delako”, aurreko asteburuan ospatuko dituzte. Festa hauetako ekintza aipagarrienen artean, iaz lehenengo aldiz antolatu zuten Garingo II. Mendi Lasterketa da ekintza azpimarragarriena. Iazko arrakastaren ostean, igande eguerdian errepikatuko dute proba.
9,66kilometroko ibilbidea egin beharko dute lasterkariek Garingo plazatik abiatuta. Izena emateko azken egun bihar izango da, eta eguerdiko 12:30 arte eman ahal izango da soilik www.kirolprobak.com orrialdean. 10 euro kostako da txipa alokatu nahi dutenentzat eta 9 euro txipa norberak eramango dutenentzat.
http://goierri.hitza.info/2014/01/16/garingo-san-sebastian-jaiak-ospatuko-dituzte-asteburuan-tartean-ii-mendi-lasterketa-egingo-dute/