Gure ibilbidea nolakoa izan den ezagutu nahi duzue? Ondorengo lerroetan laburbilduko dizuegu:
2008. urteko abenduaren 8an argitaratu zen lehenengo aldiz Lasterketak ataria, orduan www.lasterketak.com domeinua erabiliz.
Etxeko ordenadorea zerbitzari lanak egiten jarri, eta horrela hasi ginen zerbitzua ematen Beasaingo etxebizitza batetik.
Garai haietan, izen-emate plataformen erabilera oso-oso urria zen, eta lasterketa handiek bakarrik zuten webgune propioa. Gainontzeko lasterketen berri jakin ahal izateko, ahoz-ahozkoa zen ohikoena.
Hori dela eta, Informatikari ikasketak eta korrika egiteko afizioa uztartuz, proiektu honi forma ematen hasi ginen.
2014. urteko euskararen egunarekin batera .EUS domeinuak abian jarri ziren eta momentu horretatik aurrera Lasterketak.eus izatera pasa ginen.
Dagoeneko ia 7500 lasterketen berri eman dugu eta duela aste gutxi 5.000.000 bisitarien langa gainditu genuen. Batazbeste egunero 2.000 bisita inguru jasotzen ditugu.
Datu interesgarri batzuk:
– Bisitak guztira: 5.040.322
– Lasterketa erregistratuta: 7.430
– Albiste publikatuta: 2.587
– Argazki aterata: 88.496
– Jarraitzaileak Facebook-en: 7.269
– Jarraitzaileak Instagram-en: 5.831
Bidea ez da xamurra izan, lana, familia, kirola eta bizitza uztartzea ez da erraza eta, egunak 48 ordu izango balitu ere ez ginen iritsiko denetara. Baina familiaren laguntzari esker indartsu jarraitzen dugu.
Gogoratu, hau guztia musutruk egiten dugu, ez dugu inoiz inolako laguntzarik jaso eta urtero urtero hainbat gastuei aurre egin behar diogu: webguneraren ostatatzea, domeinuen berritzea (.eus, .com), Flickr argazki biltegia, Google zerbitzua, … etab.
Eskerrik asko 16 urte hauetan gurekin jarraitzeagatik!