Web
Analytics
GETARIA IX. San Silbestre lasterketak urteari amaiera emango dio – Lasterketak.eus

GETARIA IX. San Silbestre lasterketak urteari amaiera emango dio

  • Lasterketak.eus
  • GETARIA IX. San Silbestre lasterketak urteari amaiera emango dio

DIARIO VASCO. Urtea korrika amaitzeko aukera izango da bihar IX. San Silbestre lasterketarekin. Proba eguerdiko 12:00etan hasiko da eta 5 mailetan banatua egongo. Lehendabizi benjamin aurrekoak (6-7 urte) izango ditugu 200 metro egiten, ondoren benjaminak (8-9 urte) 700 metro, alebinak (10-11 urte) 1.250 metro, infantilak (12-15 urte) 1.750 metro eta bukatzeko helduak (16 urtetik gora) 3.300 metro burutu beharko dituztelarik. Lasterketa denak eliza aurretik hasiko dira eta frontoian amaituko. Sari berezia egongo da korrikalari xelebreenarentzat.

Erlazionaturiko lasterketak