Web
Analytics
Goierri Garaia Mendi Lasterketa Taldea marka onak lortzen ari da - Lasterketak.eus Goierri Garaia Mendi Lasterketa Taldea marka onak lortzen ari da - Lasterketak.eus

Goierri Garaia Mendi Lasterketa Taldea marka onak lortzen ari da

Urdaibaiko natur eremuan izan dira asteburuan eta taldekide batzuek marka oso onak lortu dituzte.

Iaz sorturiko Goierri Garaia Mendi Lasterketa Taldea mendi karreren denboraldian bete-betean sartuta dago asteotan. Asteburuan Urdaibaiko natur eremuan (Bizkaia) jokatutako proba batean parte hartu dute taldeko hamabi lagunek. Gorka Azkarete kidearen arabera lasterketa oso gogorra izan zen. «Gehiegizko lokatzak dezente gogortu zuen ibilbidea. Juan Ignazio Senosianek, Unai Badiolak, Ruben Lanzek eta Igor Etxeberriak oso lan txukuna egin zuten, aurreko postuetan ibili ziren lasterketa osoan zehar eta azkenean denbora benetan harrigarrian bete zuten bidea».

Mendi lasterketa taldean Zumarragako, Urretxuko, Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko korrikalariak dabiltza. Aurten lasterkari gehiago ere sartu dira, eta gaur egun taldea 25 lagun inguruk osatzen dute. «Mendi lasterketen egutegia geroz eta beteagoa da, eta lasterketa ia guztietan gure herriotako lasterkarien ordezkaritza egon dadin bermatzen du horrek». Aurten, Urrate Eraikuntzak eta Ugartza babesleen laguntzaz, korrikarako ekipamendu berria erosteko aukera izan dute.

Denboraldi hasiera

Denboraldia, berez, Sarako (Lapurdi) eta Urnietako (Gipuzkoa) lasterketekin hasi bazuten ere, «benetako lasterketak» aurreko astean hasi zituzten. Alde batetik Gasteizen jokatutako mendi maratoia, Euskal Herriko txapelketa ere bazena. Lasterketa hartan Beñat Urzelaik eta Juan Ignacio Senosiainek marka bikainak egin zituzten, 24. eta 25. postuetan sailkatuz hurrenez hurren.

Iragan asteburuan jokatu zen Azpeitiko (Gipuzkoa) Sanjuandegi auzoko mendi lasterketa ere, eta han Jaione Sasietak bigarren postua lortu zuen. Lasterketa azkarra izan zen. Iñigo Unanuek apirilean Beran (Nafarroa) gazteen mailan lortu zuen garaipena ere aipatu dute taldetik.

Zegama -Aizkorri

Datorren asteburuan Izarraizko mendi lasterketa jokatuko da Azkoitian (Gipuzkoa) eta taldeko hainbat kidek parte hartuko dutela aurreratu du Azkaratek.

Azkenik, denboraldiko gaina non kokatzen duten ere adierazi du Azkaratek: «Zegama-Aizkorri mendi maratoia hurbiltzen ari den heinean taldeko kideek sasoi puntua hartzea dute helburu, egutegiko lasterketa garrantzitsuenean paper ona egiteko». Uda pasatu ondoren Zumarraga-Urretxuko II. Mendi Lasterketa antolatzeko ordua iritsiko da, iazkoari jarraipena emanez egingo baitute.

www.goierrikohitza.info

 

Artxibo
Event Search