Web
Analytics
200 mendizalek hartuko dute parte V. Izarraitz Mendi Maratoi Erdian - Lasterketak.eus 200 mendizalek hartuko dute parte V. Izarraitz Mendi Maratoi Erdian - Lasterketak.eus

200 mendizalek hartuko dute parte V. Izarraitz Mendi Maratoi Erdian

Igandean jokatuko dute Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako 21 kilometroko mendi lasterketa

Anaitasuna Mendi Bazkunari egokitu zaio aurtengo V. Izarraitz Mendi Maratoi Erdia antolatzea. Datorren igandean, maiatzaren
10ean, jokatuko dute Izarraizko mendikatea zeharkatzen duen proba.

Izena emateko epea bukatuta, aurten 18 urtetik gorako 200 mendizalek hartuko dute parte 21 kilometroko ibilbidea duen lasterketan. Mendi lasterketa Azpeitiko Lagun Onak mendizale elkarteak eta Azkoitiko Anaitasunak txandaka antolatzen dute eta aurten «Azkoitiko mendi elkartekoek antolatu dugunez, ibilbidearen ordena aldatu egingo da. Xoxote hasieran egin eta Kakuta bukaerarako utziko dugu», adierazi du Anaitasuna Mendi Bazkunako batzordeko kide Imanol Alesonek.

10:00etan abiatuko da proba Balda Plazatik. Aurretik, 08:00etatik 09:30ak bitartera, parte-hartzaileek dortsalak jaso beharko dituzte bertan.

Ibilbidean zehar, zortzi anoapostu jarriko dituzte, bost edatekoarekin eta beste hiru jatekoarekin. Bestalde, proba bukatu ondoren masajista eta dutxa zerbitzuak izango dira Zubiaurre Kiroldegian, 14:00ak bitartean.

65 boluntario behar Mendi lasterketa antolatzeko orduan 65 boluntarioren lana behar du Anaitasunak. Hori dela eta, bilera deitu dute gaurko, 21:00etan,Kultur Etxeko areto nagusian. Dortsalak banatzeko, anoa-postuetan laguntzeko edo ibilbideko gurutzebideetan egoteko behar dute boluntarioen laguntza.

›› DATUAK

  • Noiz. Maiatzak 10, igandea.
  • Irteera.10:00etan, Balda Plazan. Denbora muga: 3 ordu eta erdi. Sari banaketa ekitaldia 13:30ean.
  • Ibilbidea. 21 kilometro: Azkoitia(113m.) – Zamaleku (810 m.) – Xoxote (905 m.) – Erlo (1026 m.)- Aittola (645 m.) –  Kakuta (924m.)- Azkoitia.
  • Metatutako maila aldaketa. 2.880 metro.
  • Probako errekorrak.Fernando Etxegarai (1:54:44) eta Nerea Amilibia (2:26:23).

›› SARIAK

  • 1. sailkatuak (emakumezkoa eta gizonezkoa).300 euro, txapela eta oroigarria.
  • 2. sailkatuak.200 euro, txapela eta garaikurra.
  • 3. sailkatuak. 100 euro, txapela eta garaikurra.
  • 1. azkoitiarrak. Oroigarria.
  • 1. beteranoak.Oroigarria.

Iturria: Urola Kostako Hitza

Artxibo
Event Search