Web
Analytics
GORBEIA SUZIEN 2022 MUNDUKO KOPAKO FINALA IZANGO DA - Lasterketak.eus GORBEIA SUZIEN 2022 MUNDUKO KOPAKO FINALA IZANGO DA - Lasterketak.eus

GORBEIA SUZIEN 2022 MUNDUKO KOPAKO FINALA IZANGO DA

ISF-k, Nazioarteko Skyrunning Federazioak, Gorbeia Suzien 2022 aukeratu du SkyMasters proba izateko, hau da, Munduko Kopako finala hartzeko. Urriaren 8an egingo den lasterketan erabakiko da munduko 40 lasterkari onenen artean nor izango den txapelduna. Korrikalariek maiatzaren 8an hasiko dute egutegia Frantzian eta Portugal, Japonia, Austria, Kanada, Katalunia, Andorra, Norvegia, Suitza, Italia eta Bulgarian lehiatu ondoren, Gorbeiako maldetan erabakiko da nor izango den txapelduna puntu gehien batu dituzten 40 onenen artean, bai gizonezkoetan eta baita emakumezkoetan ere.

Hiru lasterketa

Gorbeia Suzien 2022 berezia izango da. Urteroko bi lasterketez gain, 32 kilometrokoa eta 21 kilometrokoa, aurten SkyMasters hartzeko lanean ari da antolakuntza. Jurek Ziemkiewicz, lasterketaren zuzendariak adierazi duenez, “Munduko Txapelketako finala hartzea erronka handia da, baina baita lasterketa eta Zeanuri mundu zabalean ezagutzera emateko aukera eder bat ere. Ilusioz hartu dugu ISF-ren erabakia eta urtero legez, lasterketa handi, ikusgarri eta erakargarri bat antolatzeko lanean gabiltza. Zeanurira datorrenak lasterketaz gozatzea da helburua”.

32K lasterketetarako izen ematea martxoaren 1etik 20ra bitartean egin ahal izango da www.gorbeiasuzien.eus atarian. Ondoren, zozketa bidez osatuko da irteerako parte hartzaileen zerrenda eta baita itxaron zerrenda ere. 21K lasterketako izen ematea apirilaren 4tik 24ra bitartean egongo da zabalik dortsalak bukatu arte Aurten ere antolakuntzak emakumeen presentzia bermatzeko ahalegin berezia egingo du.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search