Web
Analytics
Hassan Aitchaou izan da Loatzo Igoera-Jaitsierako azkarrena - Lasterketak.eus Hassan Aitchaou izan da Loatzo Igoera-Jaitsierako azkarrena - Lasterketak.eus

Hassan Aitchaou izan da Loatzo Igoera-Jaitsierako azkarrena

Eguraldiak atsedenaldi txiki bat eman zuen atzo goizean, eta Amasako XX. Loatzo Igoera-Jaitsiera probako parte hartzaileek, behintzat, eskartu zuten.

Loatzo igotzen eta jaisten azkarrena Hassan Aitchaou izan zen. Baina ohiko sariez gain, bestelakoak ere banatu zituzten; zaharrenari, gazteenari, eta herriko bizkorrenari. Proban Joxe Mari Izagirre izan zen zaharrena, 61 urte ditu urnietarrak eta askotan hartu du parte lasterketa honetan; gazteena, aldiz, 16 urte dituen Albizturgo Iñaki Orbegozo izan zen; eta herriko azkarrena Ugaitz Artola izan zen.

 

Irabazleak

Gizonezkoak
1.- Hassan Aitchaou. Villabona.
2.-Ugaitz Artola. Amasa.
3.-Luis Mari Otegi. Amasa.

Emakumezkoak
1.- Nerea Amilibia. Zizurkil.
2.- Aitziber Ibarbia. Zizurkil.
3.- Amaia Luquin. Orereta.

Iturria: http://villabona-aiztondo.hitza.info

Artxibo
Event Search