Lasterketak zortzi kilometroko ibilbidea izango du eta Auditz Akular inguruan jokatuko dute
Altza XXI eta Trintxerpe atletismo taldearen eskutik, Altzako III. Herri Bira jokatuko dute larunbatean, 17:15ean. Lasterketak zortzi kilometro izango ditu, eta 16 urtetik gorako edozein emakumezkok zein gizonezkok izango du parte hartzeko aukera. Izen ematea zabalik dago herrikrossa.com webgunean, eta U-51 eta Laster kirol dendetan.
Lasterketaren irteera eta helmuga Casares kultur etxearen parean izango dira. Ibilbideak, berriz, Altzako kaleetan itzuli txiki bat egingo du, eta bi itzuli handi Auditz Akularren. Hala, lasterketa egiteko gehienezko denbora 55 minutukoa izango da.
Sari banaketa
Behin lasterketa bukatuta, korrikalariek Altzako kiroldegian izango dute dutxa hartzeko aukera. Ondoren, sari banaketa egingo dute. Lehenengo emakumezko eta gizonezkoa sarituko dituzte, eta horrekin batera, lehenengo altzatarrrak ere saria izango du.
Gainera, Gipuzkoako Challengeko gainontzeko lasterketetan egiten duten bezala, partaide guztien artean sari gehiago banatuko dituzte.
Iturria: http://irutxulo.hitza.info
ALTZAKO IV. KROSA
ez al da IV. edizioa? (III.a jartzen du notiziak). Eta ez da esaten ezer haur probari buruz. Aurten ba al da haurrentzat lasterketarik?
Comments are closed.