
Gaur jokatu dute Zarauzko III. Herri Lasterketa, eta 200 pertsonak parte hartu dute. Jokin Muñoz soraluzearra izan da helmugara iristen lehena, eta Guillermo Vahl zarauztarrak egin du bigarren, 6 segundoko aldearekin. Ibilbidea osatu duten lehen hiru zarauztarrak ere saritu dituzte.
https://urolakosta.hitza.eus/2019/05/05/jokin-munozek-irabazi-du-iii-herri-lasterketa/
Share This Post













