
I. SALBURUA AUZO KROSA – 2026
SALBURUA BURDINBIDE AUZO ELKARTEAk I.SALBURUA AUZO KROSA herri lasterketa antolatu du. 2026ko Irailaren 20an, igandean, 11:00etan izango da, eta Salburuko hezeguneko sarrerako hizkien ondoan, Bulevard de Salburua kalean, izango ditu irteera eta helmuga.
10.30etan beroketa saio gidatuan partehartzeko aukera egongo da.
11:45etan luzaketa saioa eskainiko da.
IZEN-EMATEA – INSCRIPCIÓN:
Izen ematea www.buscametas.com-en egingo da ekainaren 26tik irailak 6 arte.
Dortsala eta kamiseta irailak 18an, ostirala, arratsaldeko 18.00etatik 19.00ak arte eta igandean, hilak 20, goizeko 9.30 etatik 10.30ak arte jaso ahal izango dira Salburua Burdinbide Auzo Elkartean. Banakako izen emateak 13 euro balioko du eta bikote misto moduan izena ematekotan, 23 euro.
IBILBIDEA – RECORRIDO:
SALBURUA AUZO KROSAk 5 km- ko luzera izango du.
Bai irteera eta bai amaiera Salburua Bulebarrean izango dira, Salburuko hezegunearen Martxoak 8 kaleko sarrera ondoan












