Web
Analytics
Iazko parte hartzea espero dute etzi Mutrikuko IV. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketan - Lasterketak.eus Iazko parte hartzea espero dute etzi Mutrikuko IV. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketan - Lasterketak.eus

Iazko parte hartzea espero dute etzi Mutrikuko IV. Arno Trail Sprint Race mendi lasterketan

ARNO_TRAIL_SPRINT_RACE_-300x144.jpg

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO HITZA. 11:00etan hasita jokatuko da, eta kirolariek zein ikusleek Kalbaixoko auzoa ezagutzeko aukera izango dute.

7,56 kilometrokoa izango da proba, 1.146 metroko malda metatuagaz. 18 urtetik gora izatea da parte hartzeko baldintza bakarra. Federatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta federatu gabeek 12 euro.

ARNO TRAIL SPRINT RACE

Atzo eguerdira arte web orrialdean –www.herrikrosa.com– hamar bat lagunek zeukaten izena emanda. «Inskripzioa web bidez egiten dutenek sari ederren zozketan hartuko dute parte», gogoratu dute Kalbaixoko Kofradiakoek, jendeari proba eguna aurretik izena emateko gonbitea eginaz.   Domekan bertan, 09:30etik aurrera egongo da irteeran izena ematea, Kalbaixoko ermitan.
Antolatzaileek iazko parte hartzaile kopurua mantendu –64 gizon-emakumek hartu zuen parte– edo zerbait handitu egingo dela uste dute. «Egun berean ez dago beste mendi lasterketarik, eta pentsatzen dugu iaz baino jende gehiago etorriko dela. Iazko beste izanez gero, ondo legoke»

http://lea-artibaietamutriku.hitza.info/2013/09/05/iazko-parte-hartzea-espero-dute-etzi-mutrikuko-iv-arno-trail-sprint-race-mendi-lasterketan/

Artxibo
Event Search