Web
Analytics
Usurbe igoera kros herrikoian “inoiz baino jende gehiagok” parte hartu du - Lasterketak.eus Usurbe igoera kros herrikoian “inoiz baino jende gehiagok” parte hartu du - Lasterketak.eus

Usurbe igoera kros herrikoian “inoiz baino jende gehiagok” parte hartu du

usurbe_web.jpg

GOIERRIKO HITZA. Goizeko 11:30ean hasi zen IX. Usurbe igoera kros herrikoian ere “inoiz baino jende gehiagok” parte hartu zuela azaldu du Esteban Aranburuk. 77 lagun atera ziren Artzaienea paretik eta guztiek lortu zuten helmugara iristea, 4, 7 kilometroko eta 446 metroko desnibela duen ibilbidea egin ostean. “Maila handia” eman zuten lasterkariek Aranbururen esanetan, baina, oraindik ere ez du inork lortu Juan Mari Garinen 21 minutu eta 24 segunduko errekorra hausterik, aurtengo lehen sailkatua 21 minutu eta 28 segundutara iritsi bazen ere.

usurbe igoera

Artxibo
Event Search