Web
Analytics
Iker Oliverik iazko garaipena errepikatu nahi du Zortzi Miliak mendi lasterketan - Lasterketak.eus Iker Oliverik iazko garaipena errepikatu nahi du Zortzi Miliak mendi lasterketan - Lasterketak.eus

Iker Oliverik iazko garaipena errepikatu nahi du Zortzi Miliak mendi lasterketan

DIARIOVASCO.COM. Iker Oliveri iazko irabazlea Antzuolako Zortzi Miliak mendi lasterketan izena eman duten 260 korrikalarien artean ageri da. Ordubete eta zortzi minutuan bete zuen ibilbidea duela urtebete. Beraz, orduko garaipena errepikatzeko asmoz etorriko da Antzuolara. Aurkari gogorrak izango ditu, dena den. Juanjo Igarzabal zumarragarraren izena ahoz aho dabil adituen artean. Baita Abderrahim ElQayedena ere.

Goizeko hamar eta erdietan emango da irteera Herriko Plazan. Iaz antolatzaile lanean jardun zuen Antxitxika klubaren lekukoa herriko talde batek hartu duen arren, honek iazko ibilbide berari eutsi dio. Irimoko gurutzeraino helduko dira. Botondik eta Trekuztik ere igaroko dira.

Probak dirauen bitartean, goizeko hamaiketan hain zuzen ere, bat eta lau urte bitarteko neska-mutikoentzat plastikozko motortxoen proba jokatuko da, Herriko Plazan eguraldia lagun bada eta eskolako patioan euria eginez gero.
Emakumetan Elena Calvillo nagusitu zen lehen edizioan, ordubete eta ia 29 minutuko denborarekin. Marka horietan ibiliz gero, sari-emateari ordu bata inguruan ekingo diote.

Parte-hartzaile tropela handia da eta ikusle asko izango den itxaropena dute antolatzaileek. Korrikalarien lana segitzeko leku apropos ugari dago. Euririk eta lokatzarik ez bada, haruntz eta honuntz mugituko denik ere izango da ziur aski. Goiza mendian emateko aukera aparta da.

http://www.diariovasco.com/v/20140216/alto-deba/iker-oliverik-iazko-garaipena-20140216.html

Artxibo
Event Search