Web
Analytics
Iñaki Catalan irundarrak irabazi du G2H mendi lasterketa - Lasterketak.eus Iñaki Catalan irundarrak irabazi du G2H mendi lasterketa - Lasterketak.eus

Iñaki Catalan irundarrak irabazi du G2H mendi lasterketa

GOIERRIKO HITZA. Iritsi dira G2H mendi lasterketako aurreneko korrikalariak, eta Iñaki Catalan irundarra izan da denetan azkarrena, 11:05:07ko denbora eginda. Bigarren iritsi da Juan Romano bermeotarra, hiru minutu eta erdira (11:08:48); gizonezkoen podiuma Gaizka Barañano amurrioarrak osatuko du; irabazlearengandik 9 minutura sartu da helmugan (11:14:17).

Lehen goierritarra Xabier Mendizabal altzagarra izan da (12:34:29), eta bigarrena, Mikel Mendizabal idiazabaldarra (12:54:33). -Iker Zurutuza erretiratu egin da-. Emakumezkoetan berriz, Silvia Trigueros izan da Mutiloatik pasatzen azkarrena. Lehendabiziko emakumea ere iritsi da helmugara dagoeneko; Silvia Trigueros abadiñoarra izan da, 13:15:40ko denborarekin.

http://goierri.hitza.info/2013/07/13/inaki-catalan-irundarrak-irabazi-du-g2h-proba/

Artxibo
Event Search