Web
Analytics
IV. Aginagako Mendi lasterketa izango da igande goizean - Lasterketak.eus IV. Aginagako Mendi lasterketa izango da igande goizean - Lasterketak.eus

IV. Aginagako Mendi lasterketa izango da igande goizean

Igande honetan, goizeko 11:00etan hasita, Aginagako IV. Mendi Lasterketa ospatuko da Aginagako Jai Batzordeak antolatuta. Aginagarrek duela hiru urte hasitako bideari bidearekin jarrai-tzen dute eta aurten ere Aginagako txoko desberdinak ezagutuaz mendian zehar lasterka ibiltzeko aukera izango da.

Ibilbideak 14 km baino gehixeago izango ditu. Frontoian izango du abiapuntua eta baita helmuga ere. Ibilbidea gutxi gorabehera honakoa izango da: frontoitik erriberara jaitsi eta handik Mapilera; Mapildik Arrilla Txikira igoko dira parte hartzaileak eta handik Urdairatik pasatuaz, Bordatxo mendiari buelta eman eta beherantz jaitsiko dira. 316,41 metrokoa izango da altuera handiena eta 494 metroko desnibela izango du.

Izen-ematea bi modutara egin daiteke. Aldez aurretik, www.herrikrossa.com helbidean sartuta, izena helbide honetan emanda 10 euro izango da ordaindu beharrekoa. Bestela, egunean bertan, 9:30etik 10:30era bitartean eman ahalko da izena, lasterketa hasi aurretik 30 minutu lehenago itxiki delarik inskripzioa. 15 euro ordaindu beharko dira egunean bertan.
Sariei dagokionez, emakumezko nahiz gizonezkoetan irabazle direnek txapela, trofeoa eta loreak jasoko dituzte, bigarren sailkatuek trofeo, hirugarrenek trofeoa eta laugarrenek trofeoa. Horrez gain, beteranoentzat ere izango dira sariak, baita bertako lehenengoen-tzat ere. Internet bidez izena ematen dutenen artean La Perla talasoterapian 3 sesio zozketatuko dira.

Parte-hartzaile guztien artean, berriz, inguruko jatetxe batera joateko zozketa izango da. Parte har-tzaile guztiei kamiseta tekniko bana eta bertako produktuez osatutako poltsa banatuko zaie opari modura.

Antolatzaileek lasterketaren amaieran dutxak izango direla ere jakinarazi nahi dute. Legeak dioen bezala, kirol asegurua izango da kirol proba honetan.

Mendi lasterketa honetan parte hartu izan dutenen korrikalarien kopurua gorantz doa. Duela hiru urte 144 parte-hartzaile izan ziren ibilbide osoa osatu zutenak, duela bi urte162 eta iaz 198 partaide izan ziren Aginagako helmugara iritsi zirenak.
Aboelfettah Loujari Bilboko lasterkaria izan zen garailea. 57 minutu behar izan zituen proba amai-tzeko eta lasterketako errekorra jarri zuen.

Bigarren postuan, berriz, Walhter becerra bilbotarra sailkatu zen. Emakumezkoetan Oihana Kortazar elgetarra izan zen iaz lehen postua eskuratu zuena ordubete, 9 minutu eta 26 segundoko markarekin. Usurbildarrei dagokionez, Mikel Alkorta izan zen lehen usurbildarra gizonezkoetan eta Ana Alzugarai emakumezkoetan.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search