Web
Analytics
Igandean ospatuko da Zestoako XXXIV. Herri Krosa - Lasterketak.eus Igandean ospatuko da Zestoako XXXIV. Herri Krosa - Lasterketak.eus

Igandean ospatuko da Zestoako XXXIV. Herri Krosa

Izena aurrez emanez gero 5 euro, eta egunean bestela 10

Igande honetan ospatuko da Zestoako XXXIV Herri Krosa, non urtero legez hainbat korrika proba ezberdin izango diren, korrikalarien adinaren arabera. Horrela, igandean, goizeko 10etan, txikien lasterketak hasiko dira eta 11:30etan helduen lasterketa nagusia. Dagoenekoz korrikalari dezente ari da izena ematen, izan ere aurrez izena ematen dutenek soilik 5 euro ordaindu beharko dute proban parte hartzeko, eta egunean bertan inskribatzen direnak aldiz 10 euro. 

Aurrez inskribatzeko www.herrikrossa.com orrian sartuz eman daiteke izena, edo eta herritarren kasuan, Zestoako kiroldegian ere egin dezakete hau. Urtero bezala, kategoria desberdinetako irabazleentzako sariak izango dira, eta lasterketa bukatzen duten guztientzako ere izango dira opari, zozketak eta hamaiketako ederra ere.

Sari banaketak egiterakoan, pasa den urtean gure ondotik joan zi-tzaigun Joxe Orbegozo gogoratuko dute Zestoako Atletismo taldeko kideek , berak Zestoako atletismoari eman zion bultzakada eskertuz.
Atez atekoa eta zekorketak

Gaur, arratsaldeko 19.00ean hasita, Zestoako Ezker Abertzaleak herri batzar irekia egingo du Kultur Etxean, non gaur egun puri-purian dauden bi gai jorratuko diren, Zekorketen inguruko herri galdeketa eta atez ateko zabor bilketa sistema. Bi gaiek duten garrantzia ikusirik, herritar oro gonbidatzen dute gaur arratsaldeko batzarrean parte hartzera.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search