Web
Analytics
Izaro Rubio eta Michel Kuadrado irabazle Berdintxiketan lasterketan - Lasterketak.eus Izaro Rubio eta Michel Kuadrado irabazle Berdintxiketan lasterketan - Lasterketak.eus

Izaro Rubio eta Michel Kuadrado irabazle Berdintxiketan lasterketan

Berdintasuna sustatze aldera, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak antolatutako Berdintxiketan Berdintasunaren aldeko II. Lasterketa Mistoa jokatu zen atzo arratsaldean Oñatin.

Bikote mistoetan jokatzen den lasterketa da, izan ere, helburua berdintasuna sustatzea da. “Emakumeak kirola egitera animatzea da nahi duguna. Izan ere, normalean horrelako lasterketetan mutil gehiagok hartzen dute parte eta ea eurek neskak animatzen dituzten. Hala ere, badakigu emakume askok hartu nahi zutela parte eta mutil bila ibili direla” adierazi digu Eunate Elio antolakuntzako kideak.

Guztira, 43 bikote animatu ziren korrika egitera. Hala ere, badago banaka parte hartzeko aukera ere; eta hala, 90 lagun izan ziren orotara.

Garrantzitsuena parte-hartzea
Bost kilometroko ibilbidea egiten lehenak Ordizitik etorritako Izaro Rubio eta Michel Kuadrado izan ziren; 19:54ko denbora egin zuten. 19 segundora sartu ziren Naiara Casi eta Iban Estebez bigarrenak. Atzean zituzten David Gomez eta Nerea Arregi hirugarrenak.

Garrantzitsuena, baina, parte-hartzea da eta helmugara iristen azkenak izan zirenek ere izan zuten saria: Guztiz Eder estetika zentroan masajea.

Antolatzaileak pozik
Eliok amaieran adierazi zigun: “Oso giro polita izan da, plazan jende asko egon da korrikalariak animatzen. Antolakuntzan ere ez dugu arazorik izan. 100 lagun elkartuko genituela uste nuen, baina pozik gaude lortutakoaz”.

Iturria: http://berdintxiketan.wordpress.com/

Artxibo
Event Search