Ohiturari jarraituz, BERRIAk antolatuta, Joseba Jakaren VIII. Oroimenezko Lasterketa jokatu zen atzo eguerdian Durangon (Bizkaia). Emakumezkoetan Cristina Petite izan zen onena, Ainhoa Lendinez eta Mari Karmen Garciaren aurretik. Gizonezkoetan, Alberto Barberena nagusitu zitzaien Antonio Merinori eta Gotzon Solaegiri. 200 korrikalari inguruk hartu zuten parte, eta umeen proban ere askok hartu zuten parte: 600 bat ume aritu ziren korrika.
Iturria: www.berria.info
Share This Post