Iazko proba ere bi korrikalari horiek irabazi zuten; hainbatetan izan dira txapeldunak lasterketa horretan
Loatzoko XVII. Igoera-Jaitsiera egin zen igandean Amasan eta guztira 42 parte-hartzaile izan ziren.
Gizonezkoetan azkarrena Juan Mari Garin izan zen eta emakumezkoetan Nerea Amilibia. Biek, beraz, iaz lortutako garaipenak errepikatu dituzte eta dagoeneko bi korrilariek hainbatetan irabazi dute proba hori.
Gizonezkoetan bigarrena Luis Mari Otegi izan zen eta hirugarrena Luis Lasa. Emakumezkoetan bigarren postuan Idoia Ezeiza sartu zen eta hirugarrenean Marian Rosa. Iazko parte-hartzaile kopuru beretsua izan zen lasterketan. Horietatik lau izan ziren emakumezkoak.
Iturria: Hitza
Share This Post