Web
Analytics
KENIA ETA ETIOPIAKO ATLETAK GARAILE DONOSTIAN - Lasterketak.eus KENIA ETA ETIOPIAKO ATLETAK GARAILE DONOSTIAN - Lasterketak.eus

KENIA ETA ETIOPIAKO ATLETAK GARAILE DONOSTIAN

David Kiprono Metto-k eta Chaltu Negesse Chawo-k Zurich Donostiako Maratoia irabazi dute

Lasterketa bikaina gaur Donostian ikusi duguna. Zurich Donostiako Maratoia ospatu gaur goizean
Gipuzkoako hiriburuan eta Keniako David Kiprono Metto eta Etiopiako Chaltu Negesse Chawo izan dira
garaileak Miniestadioko helmugan. 2h11:10ko denborarekin irabazi du orain dela 2 hilabete Varsovian
garaipena lortu zuen atletak, eta 2h35:23-ko denbora behar izan du Chawo-k Miniestadiora iristeko.

Gizonezkoen lasterketa ederra izan da. Erritmo bikainean joan dira goi mailako atleta afrikarrak 30.
kilometrora arte. Eta bost kilometro geroago, Metto-k erritmoa aldatu du, helmugara sekulako markarekin
iritsiz. Bigarren lekuan Noah Kangogo Kipsoi keniarra (2h12:33) iritsi da eta hirugarren postuan, aldiz,
Haimanot Mateb Muluneh (2h13:10).

Emakumezkoen lasterketan, Chawo-k ez du aurkaririk izan. Asier Cuevasen laguntzarekin, marka polita
lortu du helmugan Etiopiako atleta honek. Eilidh Bell (2h44:58) eta Cécile Kempf (2h52:25) bigarren eta
hirugarren sailkatu dira.

Maratoi erdia
Sekulako lasterketa egin du gaur goizean Daniel Lundgren suediarrak. 1h04:56 izan da bere denbora
helmugan. Archibald Casteel-ek(1h07:57) eta Soren Rohde-k (1h08:00) osatu dute podiuma. Emakumezkoetan,
Portugaleko Vera Fernandes izan da azkarrena (1h18:49). Suvi Miettinen (1h19:16) eta María
Zorroza (1h20:36) izan dira bigarren eta hirugarren sailkatuak.

10K
Eta 10 kilometrotako proban, Mikaela Larsson suediarrak lortu du garaipena (34:22), Sara Alonso (36:55)
eta Ana Llorens (36:55) atleten aurretik. Aki Nimmela-k (31:13), Mael Sicot-ek (31:25) eta Matthew Fox-ek
(31:48) osatu dute gizonezkoen podiuma.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search