Web
Analytics
Kirol dendetan ere eman daiteke maratoi erdian parte hartzeko izena - Lasterketak.eus Kirol dendetan ere eman daiteke maratoi erdian parte hartzeko izena - Lasterketak.eus

Kirol dendetan ere eman daiteke maratoi erdian parte hartzeko izena

Xeye Atletismo Taldeak martxoaren 26rako antolatu duen Diego Garciaren omenezko Azkoitia-Azpeitia maratoi erdian parte hartzeko kirol dendetan ere izena eman daiteke aurrerantzean.

Orain arte www.sarralle.com/media-maraton eta www.kirolprobak.com helbideetan soilik eman zitekeen izena. Aurrerantzean, ordea, bide horiez gain, honako guneetan ere eman ahal izango da: Azkoitiko Plaza Berri sport dendan (943 02 56 88), Azpeitiko Aradi kirolak (943 15 02 90) eta Aitzaki kirolaken (943 15 07 38), Zumarragako Apalategi kirolaken (943 72 42 07), Donostiako Laister kirolak dendan (943 43 07 04) eta Apalategi kirol dendan (943 32 22 85), Bilboko Bikila dendan (944 10 60 96) eta Gasteizko Gaikar kirol dendan (945 26 11 23).

Txip hori duenak 17 euroren ordainduko ditu, eta ez duenak 20 euro. Izena emateko epea martxoaren 24 gauean amaituko da. Martxoaren 21etik aurrera izena ematen dutenek bost euro gehiago ordaindu beharko dute.

Iturria: http://azkoitia.hitza.info

Artxibo
Event Search