Web
Analytics
Korrika egitea gogoko duten herritarrek Bealak taldea sortu dute Beasainen - Lasterketak.eus Korrika egitea gogoko duten herritarrek Bealak taldea sortu dute Beasainen - Lasterketak.eus

Korrika egitea gogoko duten herritarrek Bealak taldea sortu dute Beasainen

Korrika egitea gogoko duten hainbat beasaindar elkartu eta Usurbe Atletismo Taldea sortu dute. Helburua, korrika egiten duten herritarrak batu eta guztien artean talde bat sortzea. Bealak izena jarri diote taldeari: Beasaingo Lasterkariak.

Orain arte hamar pertsonako taldea elkartzen zen asteburuetan korrika egitera joateko, baina elkartea sortuta «modu formalagoan» jarraitu nahi dute aurrerantzean. Bide batez, herrian kirol honen inguruan zegoen hutsunea bete eta herriko kirol eskaintzea osatzea dute helburu. Haibat ekintza ere antolatu nahi dituzte, tartean Beasainen bertan egingo den herri lasterketa. Martxoaren 6an izango da proba.

Elkartea beasaindarrei ez ezik gainerako goierritarrei ere irekia izango da. Aurkezpen ofiziala datorren ostegunean egingo dute, urtarrilaren 20an, Beasaingo udaletxeko areto nagusian, 20:00etan. Bilera informatiboa izango da, elkartearen berri eman eta zein helburu dituen azaltzeko. Elkarteko kide izan nahi duenak bileraren ondoren eman ahalko du izena. Edo nahi izanez gero taldeko webgunean ere: www.bealak.com

Iturria: http://beasain.hitza.info

Artxibo
Event Search