Web
Analytics
Kosta Trail, kirol eta elkartasun hitzordua, ekainaren 16an itzuliko da Bizkaiko kostaldeko itsaslabarretara - Lasterketak.eus Kosta Trail, kirol eta elkartasun hitzordua, ekainaren 16an itzuliko da Bizkaiko kostaldeko itsaslabarretara - Lasterketak.eus

Kosta Trail, kirol eta elkartasun hitzordua, ekainaren 16an itzuliko da Bizkaiko kostaldeko itsaslabarretara

kosta trail
  • 18. edizioa antolakuntzak inklusioarekin eta jasangarritasunarekin duen konpromisoak markatuko du; izan ere, diru-bilketaren zati bat inklusioaren aldeko GaituzSport Fundaziora bideratuko da
  • Itsas mailako lehen mendi-lasterketa da, eta lur, hondar eta asfalto azalerak zeharkatuko ditu bere hiru modalitateetan: 21 kilometro (Mendi Maratoi Erdia), 20 kilometro (Mendi Martxa) eta 7 kilometro (Familia Martxa), hurrenez hurren
  • Martxoaren 18a da izen-emateak irekiko diren eguna, eta www.kostatrail.com webgunearen bidez bakarrik egin ahal izango dira

Bilbon, 2024ko otsailaren 1ean. Datorren ekainaren 16an Kosta Trail itzuliko da, Bizkaiko Uribe Kostako itsaslabar zoragarrietan zehar kirola, elkartasuna eta jasangarritasuna uztartzen dituen proba. Edizio bakoitzeko 4.000 parte-hartzaile baino gehiagok, forma fisiko, adin eta ezaugarri guztietako korrikalariek eta martxistek gehien espero duten egunetako bat dela baieztatzen dute. Eta 18. edizio honek ez du huts egingo. Hitzordu berezia da: itsas mailako lehen mendi-lasterketa da, eta lur, hondar eta asfalto azalerak zeharkatzen ditu bere ohiko hiru modalitateetan: Mendi Maratoi Erdia (21 km), Mendi Martxa (20 km) eta Familia Martxa (7 km).

Izena emateko epea datorren martxoaren 18an hasiko da eta Maratoi Erdiko parte-hartzaileek maiatzaren 1era arte edo 350 izen-emateak agortu arte egin ahal izango dute. Izan ere, aurreko edizioan 10 ordu baino gutxiagoan agortu ziren. Aurreikusitako dortsalak betez gero, interesdunek izena emateko formularioa bete ahal izango dute, kuota ordaindu barik, eta izena emateko hurrenkera errespetatuko duen itxaron-zerrendan sartuko dira. Itxaron-zerrendatik abiatuta, probara sartzen diren korrikalariei posta elektronikoz jakinaraziko zaie. Bitartean, martxistek ekainaren 15era arte eman dezakete izena, betiere plazak lehenago agortzen ez badira.

Izen-emateak online bakarrik egin ahal izango dira www.kostatrail.com webgunean, hiru distantzietako edozeinetan parte hartzeko. Maratoi Erdirako izen-ematearen prezioa 18 €-koa izango da mendiko federatuentzat eta 23 €-koa federatu gabekoentzat. Martxen kasuan, prezioa 6€-koa da.

Elkartasuna eta jasangarritasuna biak batera

Kirola ez ezik, elkartasuna ere esan gura du Kosta Trail-ek. Horregatik, Forum Sporten, Salomonen eta Laboral Kutxaren babesari eta parte-hartzaile guztien lankidetzari esker, erakundeak, aurten ere, GaituzSport Fundazioari emango dio inskripzioen bidez bildutako diruaren parte bat. DesGAITASUNAK edo/eta osasun-arazoak dituzten pertsonei zuzendutako kopuru hori jarduera fisikoaren bidez egiten diren osasun-programa inklusiboetara bideratuko da, baldintza berdinetan praktikatu ahal izan dezaten, osasuna eta bizi-kalitatea hobetuz eta gizarteratzen lagunduz.

2006an hasi zenetik gaur arte, Kosta Trail-ek 185.000 euro baino gehiago eman dizkie –13.300 joan den edizioan– hainbat elkarte eta kolektibori, gizartearekin duen konpromisoaren erakusgarri, esklerosi anizkoitzari, umeen minbiziari eta diabetesari lagunduz, besteak beste.

Elkartasuna ez ezik, Kosta Trailek ingurumenaren aurrean duen konpromisoa ere bere DNAn dago. Antolakuntzaren apustua, proba igarotzen den inguru naturaletan ahalik eta inpakturik txikiena sortzea, eta plastikoen erabilera murriztea da.

Horiek dira Kosta Trail ingurunearekin konprometituago dagoen proba izan dadin hartutako zenbait neurri, baina gainerakoak www.kostatrail.com webgunean kontsulta daitezke probaren informazio guztiarekin batera, bai eta Facebookeko www.facebook.com/kostatrail eta Twitterreko eta Instagrameko @kostatrail guneetako profiletan ere. Bertan, parte-hartzaileek probari buruzko aholkuak, gomendioak eta sentsazioak trukatu ahal izango dituzte

Leave a Comment

Artxibo
Event Search