Web
Analytics
Larraul-Ernio-Larraul I.go Mendi Lasterketa igandean - Lasterketak.eus

Larraul-Ernio-Larraul I.go Mendi Lasterketa igandean

Datorren igandean, martxoak 20an, Larraul-Ernio-Larraul I.go Mendi Lasterketa antolatu da herrian, Larraulgo Udalak eta herritarrek antolatua. Lasterketan gizonek zein emakumeek parte hartu ahal izango dute eta goizean ospatuko da, 10:30etatik aurrera. Larraulgo plazan izango du irteera eta helmuga eta ibilbide guztia Larraulgo lurretan barrena izango da, Zelatunetik Ernioko gurtzeraino izan ezik, Errezilgoak direnak.

Guztira lasterketak 15,5 kilometroko luzera izango du eta 840 metroko malda. Ibilbidean zehar bi hornidura postu egongo dira, bata Lizarzelain eta bestea Zelatunen. Gainera, antolakuntzak parte hartzaileentzako doako masaje zerbitzua jarriko du.
Lasterketa honetan parte hartu nahi dutenek, izen emateak Erniozaleak Kultur Elkartearen web orrian egin beharko dituzte, www.erniozaleak.org helbidean. Izen emate bakoitzak 8 euroko prezioa izango du lasterketa eguna baino lehen, eta egun berean 15 euro kostatuko da. Diru-sariak berdinak izango dira bi mailatan: irabazleak 110 euro eramango ditu, azpitxapeldunek 80 euro eta hirugarren sailkatuek 60 euro.

Iturria: www.diariovasco.com

 

Euskal Herriko lasterka guztien egutegi bateratua.