Lazkaoko VII. Antzar Krosa Kirolaldia lasterketaren baitan, Gipuzkoako Kros Txapelketa jokatu zuten igandean eta Hossain Kaana-
che oriotarra izan zen garaile senior gizonezkoetan. Izatez, Asier Cuevas eibartarrari eskutik helduta helmugaratu zen esprin-
tean, baina epaileek oriotarrari eman zioten garaipena. Kaanachek 30:29 denborarekin osatu zuen 8.8 kilometroko ibilbidea.
Xeyekoek lan ona egin dute Azkoitia-Azpeitia Xeye Atletismo Elkarteko Pedro Munoz azkoitiarrak ere txukun jardun zuen eta,
azkenean, laugarren sailkatu zen seniorretan, 31:14 denbora eginda. Xeyeko korrikalari gazte azkoitiarrek ere maila ona erakutsi zuten: junior gizonezkoetan, Julen Garate hirugarren izan zen (22:15) eta Xabier Elorza seigarren (26:27); jubenil gizonezkoetan, Amine Essardi laugarren helmugaratu zen (17:53) eta Jokin Lete bederatzigarren (19:58).
Olatz Flores txapeldun Emakumezkoetan ere emaitza onak lortu zituzten eskualdeko korrikalariek Gipuzkoako Kros Txa-
pelketan. Infantiletan, Zarauzko Antoniano kirol elkarteko Olatz Flores zarauztarrak jantzi zuen txapela (05:13) eta beteranoetan,
Zarautz Kirol Elkarteko kide Nerea Amilibia aiarra bigarren izan zen (10.43). Flores eta Amilibia sasoian daude, eta halaxe erakusten
ari dira azken probetan. Izan ere, Eibarko krosa irabazi zuten biek duela aste batzuk.
Emakumezkoen senior mailan, berriz, Onintza Zeberio eta Nerea Etxeberria azpeitiarrak laugarren eta zazpigarren izan ziren, hurre-
nez hurren. Zeberiok 25:24 denbora behar izan zuen lasterketa osatzeko; Etxeberriak, 26:38.
Iturria: Urola Kostako Hitza