DIARIO VASCO. X. edizioan ibilbidea izan zuten eragozpen handiena lasterketa amaitu zuten 200 parte-hartzaileek.
Iker Oliveri (Hondarribia) eta Nerea Amilibia (Aia) izan ziren igande goizean Pagoeta Mendi Lasterketan helmuga lehendabizi zeharkatu zutenak gizonezko zein emakumezkoen mailetan baina irabazleak proba amaitzea lortu zuten 200 korrikalariak izan ziren. Azken egunetako eguraldi txarrak ibilbidea egoera arriskutsuan jarri arren, Azken Portuko irteera puntuan giro ezin hobea zen partaideen artean, eta hori euria etengabe ari zela botatzen. Antolakuntzak urtez urte hobeto prestatzen du lasterketa eta bere orduan eman zitzaion hasiera, ikusleak aterki azpien zeudela.
Garbi zegoen errekorrak arriskurik gabe zeudela eta batzuk garaipena lortzeko borrokatzen zuten bitartean besteak proba amaitu eta helmuga pasatzeak ematen duen atseginaren bila abiatu ziren. Denak izan ziren txapeldunak eta denak jaso zituzten jarraitzaileen txaloak, hortaz ondo arduratu baitzen Iratxe Aranburu.
Herritarren artean arrakasta du probak eta helmugan ia lautik bat zarauztarra zen. Nesken artean Inma Iparragirre, Igoa Arrizabalaga eta Pili Zabala aurkitzen ditugu eta gizonezkoetan besteak beste Miguel Angel Letamendia, Jose Mari Zubeldia, Jesus Elizalde, Tomas Agirre, Egoitz Etxeberria, Ibai Etxebarria, Xabier Garro, Xabier Epelde, Manu Ruiz, Manu Arrona, Iñigo Mugerza, Pedro Ayestaran, Imanol Garro, Oscar Beraza, Ioseba Segurola, Aritz Sarobe, Asier Otero, Giovanni de Vido, Mikel Bengoetxea, Inaxio Grijalba, Imanol Garate, Aitor Adrian, Emilio Olaskoaga, Mikel Azkune,…