Web
Analytics

Martxoaren 16an ireki ziren Kosta Traileko 20. edizioko izen-emateak

fotorunners_es-KOSTA-TRAIL -2025-20609

• Ekainaren 21ean edozein modalitatetan –Mendi Maratoi Erdia (21 km), Mendi Martxa (20 km) eta Familia Martxa (7 km)– parte hartzeko izen-emateak pasadan astelehenean, martxoak 16, 9:00etatik aurrera egin ahal izan dira www.kostatrail.com webgunean.

• Probak hogeigarren edizioa du aurten, eta izaera solidarioari eusten dio, bildutakoaren zati bat desGAITASUNAK edo/eta osasun-arazoak dituzten edo ez dituzten pertsonek jarduera fisikoa baldintza berdinetan egitea bultzatzen duen Fundación GaituzSport Fundaziora bideratuz

Kosta Trailek, Bizkaiko kostaldeko kirol eta elkartasun proba enblematikoenetako batek, hogeigarren edizioa du aurten. Edizio berezi honetan parte hartzeko izen-emateak pasadan astelehenean, martxoak 16, 9:00etan, ireki ziren eta www.kostatrail.com webgune ofizialean soilik egin ahal izango dira.

Proba ekainaren 21ean egingo da, eta maila eta publiko desberdinetara egokitutako hiru modalitate izango ditu: Mendi Maratoi Erdia (21 km), Mendi Martxa (20 km) eta Familia Martxa (7 km). Proba guztiek, kirola, natura eta elkartasuna uztartuz Bizkaiko itsasertzeko ingurune natural ikusgarriaz gozatzeko aukera ematen dute.

1.200 metroko desnibel metatua duen ibilbide gogorra aurkezten duen Maratoi Erdirako izen- ematearen kostua 25 €-koa izango da mendiko federatuentzat eta 28 €-koa federatu gabeentzat, eta gehienez 450 korrikalarik hartu ahal izango dute parte. Martxen kasuan, izena emateko prezioa 7 €-koa izango da, eta gehienez 3.600 parte-hartzaile egongo dira bi modalitateen artean. Mendi Martxak zailtasun moderatua du, eta jende guztiarentzat pentsatuta dagoen Familia Martxak, berriz, kirol giro irisgarrian esperientziaz gozatzeko aukera ematen du.

Maratoi Erdirako izen-emateak maiatzaren 1era arte edo dortsalak agortu arte egongo dira zabalik, eta martxetarako, berriz, probaren aurreko egunera arte, baldin eta plazarik gelditzen bada.

20 urteko kirola, elkartasuna eta inklusioa
2006an sortu zenetik, lehiaketa gainditzen duen kirol hitzordu gisa finkatu da Kosta Trail, izaera solidario eta inklusibo nabarmena duen ekitaldi bihurtzeko. Izen-emateen bidez bildutakoaren zati bat kirolean inklusioa sustatzeko eta desgaitasuna duten eta ez duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lan egiten duen Fundación GaituzSport Fundaziora bideratuko da berriro ere. Hogei ediziotan zehar, probak milaka parte-hartzaile elkartu ditu eta kirolari lotutako elkarte eta proiektu sozialei zuzendutako 214.000 euro baino gehiago biltzea lortu du. Inklusioarekiko konpromisoa probaren ibilbidean bertan ere islatu da. Aurreko edizioetan, Pol Makuri kirolari paralinpikoaren parte-hartzeak kirola pertsona guztientzako gainditze eta integrazio tresna gisa ikusarazten lagundu du.

Kirol esperientzia paregabea itsasoaren ondoan
Kosta Trail itsas mailan egiten den lehen mendi lasterketa da, lurrezko, hareazko eta asfaltozko lurrak konbinatuz Bizkaiko kostaldeko paisaia ikusgarrienetako batzuk zeharkatzen dituen ibilbidean zehar.

Urtero milaka parte hartzailek bat egiten dute kirola, natura, elkartasuna eta jasangarritasuna batzen dituen esperientzia horretan, proba kirol egutegian gehien espero den hitzorduetako gisa finkatuz. Ildo horretan, erakundeak ingurune naturalarekiko errespetuarekin duen konpromisoa berresten du, eta ekitaldiaren ingurumen inpaktua murrizteko neurriak bultzatzen ditu.

Probari buruzko informazio gehiago gura dutenek www.kostatrail.com webgunea bisitatu dezakete, eta lasterketaren sare sozial ofizialak jarraitu Instagramen (@Kostatrail), Facebooken eta X-an.
Bertan, nobedadeak, gomendioak, araudiak, ibilbideak eta edizio honen onuradun den erakunde solidarioari buruzko xehetasunak partekatuko dira.

Leave a Comment

Ads
20100124_JuanMuguerzaNazioartekoKrosa.jpg