Web
Analytics
Mendi lasterketa eta ondoren babarrun jana, Aian - Lasterketak.eus Mendi lasterketa eta ondoren babarrun jana, Aian - Lasterketak.eus

Mendi lasterketa eta ondoren babarrun jana, Aian

DIARIO VASCO. Aiako Udalak, herriko hainbat jatetxe eta Aiako Kirol Elkartearekin elkarlanean, datorren martxoak 10erako, igandea, II. Bizi Iturri jaia antolatu du. Jai hau bi ekitaldik osatzen dute: alde batetik kirola, II. Aiako Mendi Lasterketa ospatuz eta bestetik gastronomikoa, herriko babarruna dastatzeko aukerarekin.

«Iruditzen zaigu, gizartearengan gaur egungo egoera ekonomikoak izaten ari duen eraginak, gure herriko jarduera txikietan erabaki ausartak hartzera behartzen gaituela eta nola ez, herriko talde, herritar eta Udal administrazioaren harteko harremana eta lana ezinbestekotzat bihurtu. Gainera, herrian ditugun produktuak balorean jarri behar ditugula eta nekazariei ere beraien produktuak plazaratzeko bide berriak irekitzen lagundu», diote antolatzaileek.

Esan bezala, lehendabizi mendi lasterketa izango da, Aia-Olarteta-Murugil-Sagastizabal-Zalekutz-Aia, ibilbidean, guztira 10 kilometro (iaz baino 2 gehiago), 517 metrotako desnibelarekin. Irteera goizeko 11.30tan emango da, Izenak emateko: www.herrikrossa.com eta irteeran egunean, 8 euro aurretik ordainduta eta 12 euro egun berean.

Bazkaltzera Aiara hurbiltzeko aukera ere, herriko babarruna, menua: Babarruna 'sakramentu' guztiekin + postrea (etxean egindakoak) + kafea + edaria: 15 euro. Umeentzako menu berezia izango da 8 eurotan. Jatetxe partehartzaileak: Arruti, Jauregi, Kanua, Errota, Altxerri eta Satxota. Izenak emateko azken eguna, osteguna eta telefonoak: 943.130924 edota 607.233824.

Artxibo
Event Search