Web
Analytics
MENDI LASTERKETETAKO EUSKAL SELEKZIOKO KORRIKALARIEN OHARRA - Lasterketak.eus MENDI LASTERKETETAKO EUSKAL SELEKZIOKO KORRIKALARIEN OHARRA - Lasterketak.eus

MENDI LASTERKETETAKO EUSKAL SELEKZIOKO KORRIKALARIEN OHARRA

Euskal Mendi Federazioko zuzendaritza berriarekin izandako desadostasunek, ustekabeko erabakia izan dute azken egunetan. Azken urteetan hautatzaile moduan aritu diren Gaizka Barañano eta Asier Arregi, beren postuetatik kaleratuak izan dira. Gu, euskal selekzioko korrikalariok, ez gaude batere ados hartutako erabakiarekin. Azken urte hauetan guztietan hautatzaileek egindako lan boluntarioa, bertan behera utzi dute bederatzi hilabete hauetan zuzendaritzako kide berriek. Ohore bat izan da kamiseta hau janztea, baina zuzendaritza honek jarraitzen duen bitartean, gaur egun euskal selekzioa osatzen dugun korrikalariok, uko egingo diogu selekzioarekin korrika egiteari, bere erabakia aldatu ezean.
Pena handi bat da, horrenbeste urtetan zehar sortutako proiektu hau, oso denbora laburrean hankaz-gora jartzea.
Mila esker bide honetan parte izan zareten danoi! Eneko Aliende, Iñaki Uribe-Etxebarria, Ibai Beloki, Gaizka Barañano eta Asier Arregi, eskerrik asko gugan jarritako konfidantzatik eta proiektu honengatik egin duzuen guztiagatik!
Gora Euskal Selekzioa!
📷 @sergicolome
Leave a Comment

Artxibo
Event Search