Web
Analytics
Modu ezin hobean hasi du ibilbidea Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketak - Lasterketak.eus Modu ezin hobean hasi du ibilbidea Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketak - Lasterketak.eus

Modu ezin hobean hasi du ibilbidea Antzuolako 8 Miliak mendi lasterketak

GOIENA.NET. "Gogorra izan da antolakuntza lana baina merezi izan du. Behin amaitu dela esan dezakegu: arrakasta borobila izan da. Herri osoa inplikatu da eta mendian ere jende asko egon da animatzen. Oso pozik gaude". Hitz horiek izan ditu Aritz Saidi Antzuolako kirol zinegotziak 8 miliak mendi lasterketaren gainean. Izan ere, lehenengoz antolatzen den lasterketa bati ezin zaio gehiago eskatu: eguraldi ezin hobea, 255 korrikalari helmugan eta herrian zein mendian giro ederra. Iker Oliveri izan da azkarrena gizonezkoetan (1:08:54) eta Elena Calvillo emakumezkoetan (1:28:58).

SAILKAPENA eta ARGAZKIAK – CLASIFICACIÓN y FOTOS

Artxibo
Event Search