Web
Analytics
Oiartzungo II. Txakurkrosa, hilaren 14an - Lasterketak.eus Oiartzungo II. Txakurkrosa, hilaren 14an - Lasterketak.eus

Oiartzungo II. Txakurkrosa, hilaren 14an

HITZA. Oiartzungo II. Txakurkrosa egingo dute datorren larunbatean (hilaren 14an), Txakurkrosa Oarsoaldean taldeak antolatuta. Gipuzkoako Ligaren barruko kanporaketa izango da, sei kilometro eta erdikoa. 11:00etan hasiko da proba Arritxulon, eta bertan bukatuko da.

Antolatzaileek, ordutegi bat zehaztu dute probarako, eta hori errespetatzeko eskatu diete parte hartzaileei. 

Honakoa izango da:

09:00etan. Albaitari kontrola eta dortsalak jaso.
10:20ean. Albaitari kontrolaren bukaera.
10:25ean. Informazio bilera.
11:00etan. Lasterketaren hasiera. Kilometro bateko igoera batekin hasiko da, eta mendia beste aldetik jaitsi ondoren, baso batetik barrena, Arritxulo aterpetxeko parkinean egongo den helmuga gunean bukatuko da.
12:00etan. Txakurkros txikiaren irteera. 4 urtetik 12 urterainoko haurrek ere parte hartu ahal izango dute, heldu batek lagunduta. Helmuga gunean izango dute horiek lasterketa.
12:15ean. Sari banaketa.
Izena emateko interesa duten helduek, hilaren 12a (datorren ostirala) baino lehen eman behar dute, hemen. Federatuta daudenek 15 euro ordaindu  behar dituzte parte hartzeko, eta gainontzekoek 18. Epez kanpo ere izango da apuntatzeko aukera, baina garestiago: 20 euro ordaindu  beharko dituzte federatuek, eta 25 ez federatuek.

Txakurkros txikian izena emateko, mezu elektroniko bat bidali behar da, hona. Bertan, korrikalariaren izena, gurasoaren izena eta txakurraren izena jakinarazi behar zaizkie antolatzaileei, apirilaren 9a baino lehen.

Lasterketaren arautegi orokorra, hemen ikus daiteke.

Opariak
Lasterketan parte hartzen duten guztiei, sagardo botila eta kamiseta bana opartiuko dizkiete. Horrez gain, hainbat opari zozkatuko dituzte:
Cosequin-taste, Laister galtzerdiak, La Perla Thalassorako sarrerak eta Aquarium-erako sarrerak. Dortsala jasotezen duten lehen 40 korrikalariei, gainera, sakelakoarentzako funda oparituko diete.

Artxibo
Event Search