Web
Analytics
OIER ARIZNABARRETA ETA ALIZIA OLAZABAL NAGUSI URBASAN – Lasterketak.eus

OIER ARIZNABARRETA ETA ALIZIA OLAZABAL NAGUSI URBASAN

Euskal Kopako laugarren lasterketa ospatu da Olatzagutian eta bertan Euskal Selekzioko Oier Ariznabarreta eta Ezkoriatza KE-ko Alizia Olazabal nagusitu dira. Oierren kasuan, oso indartsu dago azkeneko lasterekta hauetan eta zalantza gabe berataz espero ziren garaipenak iristen ere; Alizian kasuan aldiz, lesioak direla eta, ez du izan nahiko zuen urtea baina parte hartu dituenetan laterketaburu izan da.

Gizonezkoen artean, Juanjo Igarzabal izan da bigarren Oierrengandik ia 7 minututara eta bi minutu geroago Angel Arrieta sakandarra helmugaratu da. Baina nesken artean garaipena estuago izan da, Maite Maiora Aliziagandik minutu batera baino gutxiago helmugaratu bait da. Hirugarren neska, kopako lider den Montse Vazquez Aliziagandik 6 minutu baino gehiagotara iritsi da helmugara Aitziber Ibarbiaren aurretik, koparako duten lehia kontutan izanda.

Urbasako lasterketa hau ezaguna da iadanak gehienentzak. Olatzagutiatik abiatuta Urbasarantz aldapa gogorrenak aurkitzen ditugu, gero goikaldean korrika egiteko aukera askorekin. Inguru hauetan eginten den lasterketa bat paisai zoragarriak izan behar ditu nahi ta nahi ez, eta beraz, lasterketa honetako ibilbidea zoragarria da.

Euskal Kopari dagokionez, aurtengo Bizkaiko Txapeldun eta Sestao Alpino-Grafsestao taldekoak diren Felicisimo Solanas eta Montse Vazquez jarri dira lider bezala. Montsek bere lidertza mantentzen du eta Felik bere taldekidea den Walter Becerra ordezkatu du.

SAILKAPENAK OLATZAGUTIA-URBASA 2011

GIZONEZKOAK:
1. OIER ARIZNABARRETA 1:49:24
2. JUANJO IGARZABAL 1:56:10
3. ANGEL ARRIETA 1:58:20
4. AITOR CONDE 1:58:35
5. JAVI DOMINGUEZ 1:58:42

EMAKUMEZKOAK:
1. ALIZIA OLAZABAL 2:13:49
2. MAITE MAIORA 2:14:44
3. MONTSE VAZQUEZ 2:20:10
4. AITZIBER IBARBIA 2:21:34
5. UXUE FRAILE 2:25:58

SAILKAPEN OSOA OLATZAGUTIA-URBASA 2011

SAILKAPENAK EUSKAL KOPA 2011

GIZONEZKOAK:
1. FELICISIOMO SOLANAS 454P
2. WALTER BECERRA 405p
3. JEXUX ZELAIA 403p

EMAKUMEZKOAK:
1. MONTSE VAZQUEZ 515P
2. AITZIBER IBARBIA 511p
3. ANA CARCAMO 480p

Iturria: www.euskaltrail.com

Erlazionaturiko lasterketak