Web
Analytics
Oier Ariznabarretak eta Maite Mayorak irabazi dute Arriarango II. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus Oier Ariznabarretak eta Maite Mayorak irabazi dute Arriarango II. Mendi Lasterketa - Lasterketak.eus

Oier Ariznabarretak eta Maite Mayorak irabazi dute Arriarango II. Mendi Lasterketa

HITZA. Hotzari eta bideko lokatzari aurre eginez, berrehundik gora lagunek hartu dute parte Arriarango lasterketan. Bigarren urtez antolatu dute froga Bealak korrikalari taldeak eta Arriarango Itxaurpe elkartekoek. Oier Ariznabarreta durangarra eta Maite Mayora mendaroarra izan dira lehenak helmugara iristen.

Arratsaldeko lauak puntuak ekin diete korrikalariek 15 kilometro pasatxoko ibilbideari. Arriaran auzogunean hasita 5 kilometroko itzuli txiki bat egin dute lehenbizi eta 10 kilometroko handigoa ondoren. Laino beltzek euritarako mehatxu egin badute ere, azkenean ateri eutsi dio korrikalarien eta ikusleen gozamenerako.

Ordubete eta bost minutuan Oier Ariznabarreta bizkaitarra iritsi da helmugara, jarraian Aritz Egea eta Imanol Goñi, iazko irabazlea. Emakumeetan Maite Mayora ordubete eta hemeretzi minutuan iritsi da lehenbizi, Aitziber Ibarbia eta Nerea Amilibia izan dira bigarren eta hirugarren, urrenez urren. Korrikalariek ibilbidea “polita”, baina lokatza zela-eta, “gogorra” ere izan dela zioten orokorrean.

Lehenbiziko goierritarrak Aritz Egea urretxuarra eta Elena Calvillo, beasaindarra eta iazko txapelduna, izan dira.

Arratsaldeko probaz gain, goizean zehar hainbat ekitaldi  izan dira Arriaranen. Eguerdian, esaterako, Euskal Mendi Lasterketako Selekzioaren aurkezpen ofiziala egin dute eta ondoren bazkaria auzoko elkartean.

Artxibo
Event Search