Web
Analytics
Orioko II. Mendi Lasterketan aritzeko izena emateko epea zabalik da - Lasterketak.eus Orioko II. Mendi Lasterketan aritzeko izena emateko epea zabalik da - Lasterketak.eus

Orioko II. Mendi Lasterketan aritzeko izena emateko epea zabalik da

Orioko Herri Ikastolak iaz hasitako Orioko Mendi Lasterketari jarraipena emango dio, eta apirilaren 1erako bigarren aldiz prestatuko du. Antolatzaileek dagoeneko zabaldu dute izena emateko epea; martxoaren 28ra bitartean, www.oriokoikastola.net atarian eman daiteke izena. Korrikalari bakoitzak 12 euro ordainduko du.

Aurten, gehienez  350 korrikalari arituko dira Orioko II. Mendi Lasterketan. Hala, izena emateko epe barruan korrikalarien mugara iristen ez bada, egunean bertan ere inskribitu ahal izango dute, 08:00etatik 09:00etara bitartean; baina egun horretan 20 euro ordainduko dute. Hamazortzi urtetik gorakoek hartu dezakete parte lasterketan.

Orioko II. Mendi Lasterketak 18 kilometrotako ibilbidea izango du, eta herri inguruko mendialdea zeharkatuko du, iaz bezala. 1000 metroko gora-behera positiboa du, eta gehienezko altuera Kukuarri mendian izango dute, 364 metrotrara.

Iturria: http://urolakosta.hitza.info

Artxibo
Event Search