Web
Analytics
Datorren urtarrilaren 29an Laudioko Herri Krosaren V. edizioa izango da - Lasterketak.eus Datorren urtarrilaren 29an Laudioko Herri Krosaren V. edizioa izango da - Lasterketak.eus

Datorren urtarrilaren 29an Laudioko Herri Krosaren V. edizioa izango da

Oraingo honetan, ordua eta eguna aldatuko dira. Orain arte, larunbat arratsaldez izan da, baina ohikoena da mota horretako lasterketak goizez egitea, beraz, igande goizez egiten hasiko dira antolatzaileak.

Gasteiz, Durango, Donostia eta abarreko Herri Krosekin batera, Euskadiko herri lasterketen denboraldiaren barruan kokatzen den proba hau honakoek antolatu dute, beste behin ere: C.A. Laudio, Laudioko Udala, Euskarri kirol elkartea eta Basalarrina Euskal topagunea.

Izena emateko, www.kirolprobak.com webgunean egin dezakezu, Laudioko Euskadiko Kutxako bulegoetan edo Olimpus kirol dendan. 

Herri ekimena denez, herritarren laguntzari esker besterik ezin daiteke errealitate bihurtu. Horregatik, parte hartzeko moduan ez bazaudete ere, probak irauten duen ordubetean (gutxi gora behera) segurtasun eta funtzionamendu aproposerako beharrezkoak diren bestelako lan logistikoetan laguntzera gonbidatzen zaituztete antolatzaileek.
Larunbatean, hilak 28, eguerdiko 12:00etan, boluntarioentzako 15 minutuko informazio hitzaldi bat emango da Basalarrina Elkartean.

Proba hau herrikoia da eta helburua kirolean euskara sustatzea da. Beraz,ez da diru-saririk emango. Maila bakoitzeko irabazleentzako trofeo eta opari ezberdinak daude; gainera, parte-hartzaile guztientzako oparitxoak.

Iturria: www.zaraobedigital.com

Artxibo
Event Search