Web
Analytics
Pagoetako 6. Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago - Lasterketak.eus Pagoetako 6. Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago - Lasterketak.eus

Pagoetako 6. Mendi Lasterketan izena emateko epea zabalik dago

Aurten, lehenbiziko aldiz, marka ontzen duten gizonek edo emakumeek 600 euroko saria jasoko dute

Oraindik bi aste pasatxo falta dira baina konturatzerako gainean izango da. Maiatzaren 17an jokatuko dute Pagoetako 6. Mendi Las-
terketa eta dagoeneko izena emateko epea irekita dago. Aurkezpena asteazken iluntzean egin zuten, ZKEren egoitzan bertan. Mikel
Mendizabal arduratu zen aurtengo probako xehetasunak nahiz ezaugarriak aurkezteaz, atletismo ataleko beste hainbat kideren la-
guntzarekin: Txumai Fernandez, Hilario Beizama eta Antonio Rueda, hain zuzen ere. Berezitasun bezala, aurten lehen aldiz marka on-
tzen duten gizonentzat zein emakumeentzat  600  euroko  sari berezia izango da.

200 lagunetan jarri dute parte-hartzearen muga eta dagoeneko 125 korrikalarik eman dutela izena aipatu zuten antolatzaileek.

›› LASTERKETA DATUTAN

  • Eguna eta ordua. Maiatzaren 17an jokatuko dute lasterketa,10:00etan hasita.
  • Hasiera. Azken Portuko Guria tabernatik hasiko da.
  • Luzera. Zarauztik Pagoetara igo eta jaitsi egin beharko dute korrikalariek. Guztira 15 kilometro ditu ibilbideak.
  • Indarberritzeko. Korrikalariek hiru postu izango dituzte indarberritzeko eta zerbait jateko, Sarobe Berrin gorakoan eta beherakoan,eta gailurrean.
  • Kontrolak. Bi kontrol egongo dira. Lehenbizikoa Sarobe Berrin (5,5 kilometro) eta bestea Pagoetako gurutzean. Ibilbidea 2 ordu eta erdian egin beharko da.
  • Parte hartzeko. 18 urtetik gorako edonork du parte hartzeko aukera. Gehienez 200 lagun onartuko dituzte.
  • Kategoriak. Bi kategoria egongo dira, gizonezkoena eta emakumezkoena.
  • Izena emateko. Webgunean eman daiteke izena www.pagoetamendilasterketa.com helbidean.
  • Ordainketa.13 euro ordaindu beharko dira izena eman eta hiru eguneko epean. Euskadiko Kutxako kontu korronte honetan sartu behar da dirua: 3035 0029 61 0290078352. Diru sarrera egiten ez duena zerrendatik kanpo utziko dute eta eskaera bertan behera geldituko da.

Iturria: Urola Kostako Hitza

Artxibo
Event Search