Web
Analytics
Sahararen aldeko IV. lasterketa burutuko da igande honetan - Lasterketak.eus Sahararen aldeko IV. lasterketa burutuko da igande honetan - Lasterketak.eus

Sahararen aldeko IV. lasterketa burutuko da igande honetan

Salem Hach Embarek memorial honen helburua, sahararren egoera gogoraraztea da. Sahara Kross taldeak antolatuta, 10 kilometroko zirkuitu batean egiten da

Aurtengoan ere Sahara kross taldeak Saharraren aldeko krosa antolatu du, aurtengo proba eta bere ezaugarriak aurkezteko prentsaurrekoa eman zuten Sahara Kros taldeko kideek.

Aurtengo Sahara Cross proba igandean ospatuko da. Aurtengoa gure herrian ospatzen den Sahararen aldeko IV krosa izango da. Orain lau urte Ormaiztegiko herrikide batzuk elkartu eta Sahara Kross taldea osatu zutenetik urtero antola-tzen dute aipaturiko proba. Udalaren laguntzarekin eta beste hainbat enpresekin elkarlanean, Sahararen aldeko lasterketa herrikoia antolatzen dute. Lasterketaren helburuak zehazteko orduan aldarrikapena, kirola eta alde ekonomikoa bateratzea pentsatu zuten. Antolatzaileek ardatzak finkatu eta gero, lasterketaren planteamendua apala eta garbia da. Antolatzaileen nahia, egun bakar batetan bada ere, jendea Saharar herriaz gogoratu araztea da. Herri honen egoera la-tza baita, 30 urtetik gora darama bere lurraldetik kanpo, Tinduf-eko (Algeria) errefuxiatu kanpamenduetan bizitzen.

Kirol aldetik, lasterketa 10 kilometroko zirkuitu batean burutzen da, hiru bira eman behar zaizkiolarik. Proba nagusiari goizeko 11:00etan emango zaio hasera. 18 urtetik gorakoak senior taldean arituko dira, 40 urtetik gorakoak berriz beteranoen taldean. Izen-emate unean partaideek 10 euro ordaindu beharko dituzte. Sariak senior taldeko hiru lehenengoek, beteranoen taldeko irabazleak eta lehenengo herritarrak jasoko dituzte.

Proba nagusia gehiegi iruditzen zaienentzako eta jai giroaz goza ahal izateko lasterketa testimoniala ere gauzatuko da. Parte hartu nahi duten ume eta heldu guztientzat irekia dago. Eguerdiko 12:15etan emango zaio hasera eta kilometro bateko ibilbidea burutu beharko da.
Azken ardatza alderdi ekonomikoa da, eta horretarako guztion laguntza eskatzen dute. Lasterketarekin biltzen duten diru guztia saharar herriarentzat diru-laguntza bihurtuko baita.

Iturria: www.diariovasco.com

Artxibo
Event Search