Web
Analytics
Gernika parkean izango ditu irteera eta helmuga aurtengo Zumaiako herri lasterketak - Lasterketak.eus Gernika parkean izango ditu irteera eta helmuga aurtengo Zumaiako herri lasterketak - Lasterketak.eus

Gernika parkean izango ditu irteera eta helmuga aurtengo Zumaiako herri lasterketak

Anbulatorioko errepidea estutu dutela eta, larunbateko probak aldaketak izango ditu

Dagoeneko 260 korrikalarik eman dute kroserako izena eta oraindik apuntatzeko aukera dute interesatuek

Larunbat honetan ospatuko dute Zumaiako XXVI. herri lasterketa arrakastatsua. Udaleko Kirol saileko antolatzaileek atzo jakinarazi zutenez, dagoeneko 260 korrikalarik eman dute izena NOTICIAS DE GIPUZKOA egunkariak babestutako ekimenean parte hartzeko. Baina gehiago espero dituzte, 700 lagunentzat lekua dagoelako aurtengo lasterketan.

Helduen probaren aurretik, gaztxoen txanda izango da, 16.00etan hasita. Eskolarteko haurrak arituko dira bertan eta gaztetxoenek 400 metroko eta kadeteek 2.889 metroko ibilbidea osatu beharko dute. Doakoa izango dute izen-ematea.

10.200 metro Jarraian, 17.00ak aldera, helduek egingo dute korrika. Aurten, gainera, zenbait aldaketa izango dituzte ibilbidean. Larunbatean ospatuko den edizioan, Gernika parkean izango dira bai irteera eta baita helmuga ere. Orain arte Lubaki kiroldegiaren aurrean hasi eta bukatzen zen proba, baina anbulatorio berriaren eta inguruko hiritartze lanen ondorioz, errepidea estutu egin da eta espero diren 600 pertsonatik gora igarotzeko toki gutxi geratu da. Hori dela eta, proba Gernika parkean egitea erabaki dute.

Parte hartzaileek 10.200 metroko ibilbidea osatu beharko dute larunbateko hitzorduan. Lehengo anbulatorio zaharraren aurreko enparantzatik abiatuko dira korrikalariak eta helmuga ere Gernika parkean bertan izango dute. Udalaren web orrian (www.zumaia.net) jarri dute zirkuituaren plano bat ikusgai.

Lasterketan parte hartzeko ohiko tokietan eman daiteke izena, hala nola, Zumaiako Lubaki kiroldegian, Zarauzko NereSport dendan (943 131689), Azpeitiko Aradin (943 150290), edo Donostiako Laister kirol dendan (943 430704). Horrez gain, Udalaren web gunean eta herrikrossa.com orrialdean ere apuntatzeko aukera dago. 9 euro kostako da aurretik izen-ematea eta egunean bertan, berriz, 15 euro. Epea lasterketa baino 45 minutu lehenago itxiko da.

Iturria: www.noticiasdegipuzkoa.com

Artxibo
Event Search