“Txolope bertikala” antolatu dute Urduñan azaroaren 17rako. Laudion, berriz, Goikoganera igoera sustatu du Mugagabe Trailaren antolakuntzak. Pandemiak txapelketak baldintzatu dituen garaiotan, eskualdeko kirol ekimenek ez dute etenik. 👉 https://aiaraldea.eus/aiaraldea/1602089639366-aiaraldeko-erronka-bertikalak-lasterkarien-pizgarri
- 2020-10-10
- 1 Min Read
Dozenaka korrikalari animatu ziren Laudioko auzo horretako mendietan barrena egin zen lasterketan parte hartzera. Jon Durana izan zen lehena kategoria absolutuan. Emakumeen artean, aldiz, Maider Urtaran izan zen azkarrena.
- 2019-06-24
- 1 Min Read
Erlojupeko lasterketa izan da, eta Iñaki Isasi eta Marian Torio gailendu dira gizonezkoen eta emakumezkoen artean, hurrenez hurren. Isasik22 minutu eta 4 segundo behar izan dute Ermualderaino igotzeko. Toriok, aldiz, 30 minutu eta 54 segundotan osatu du ibilbidea.
- 2019-05-26
- 1 Min Read
Larunbatean izan zen Laudioko Mugagabe Traila. Bi ibilbide egon ziren, 29 kilometrokoa eta 10ekoa. Guztira, 369 korrikalari lehiatu ziren.
- 2019-03-06
- 1 Min Read
Hasieran aurreikusi baino dortsal gehiago eskaini arren, ez dago dagoeneko lekurik Mugagabe Trail Lasterkeren 29 kilometroko ibilbidea egiteko. Kategoria herrikoian aritzeko, ordea, oraindik eman daiteke izena.
- 2019-02-05
- 1 Min Read
















