Web
Analytics
Torreauzoko krosa egingo dute domekan Oñatin - Lasterketak.eus Torreauzoko krosa egingo dute domekan Oñatin - Lasterketak.eus

Torreauzoko krosa egingo dute domekan Oñatin

GOIENA. Domekan egingo dute, Antxintxiketan taldeak antolatuta, Torreauzoko krosa (11:00 San Pedro auzoa, Etxe-Aundi jatetxe parean). Izena aurrez eman daiteke Interneten, edo egunean bertan, lasterketa hasi aurretik.

Torreauzokoa umiltasunez antolatutako lasterketa da, ez du dirutan sari potolorik, baina parte-hartzaileen artean opari mordoa banatzen dituzte, eta gogortasunak ez du inor baztertzen, gehienek egiteko moduko proba da-eta (7,6 kilometro ditu). Iaz Sergio Gartzia oñatiarra eta Gurutze Frades izan ziren onenak.

Eta, antolatzaile lanetan dabilen Asier Osinagak aitortu digu, atletek egutegian apuntatuta izaten ez duten lasterketa bada ere, azken egunean korrikalari mordoxka animatzen dela: "Egunean bertan jende askok ematen du izena, eta giro polita izaten da. Ez da egutegian gorriz markatuta egoten den lasterketa bat, baina iaz 120 korrikalari batu ziren, eta espero dugu domekan ere jende asko animatzea".

http://goiena.net/albisteak/torreauzoko-krosa-egingo-dute-domekan-onatin/

Artxibo
Event Search