Web
Analytics
Unai Arroyo tolosarra eta Lurdes Oiartzabal lezoarra izan dira lehenak helmugan - Lasterketak.eus Unai Arroyo tolosarra eta Lurdes Oiartzabal lezoarra izan dira lehenak helmugan - Lasterketak.eus

Unai Arroyo tolosarra eta Lurdes Oiartzabal lezoarra izan dira lehenak helmugan

San Estebango jaietan egiten den Herri Krosak hogeita laugarren urtea du aurtengoa. 10 kilometroko ibilbidea egiten lehenak Lurdes Oiartzabal eta Unai Arroyo izan dira. Gizonezkoen saria, aspaldian ez bezala, etxeko batek irabazi du.

Lurdes Oiartzabal lezoarrak, 38 urte ditu, eta 37 minutu eta 54 segundo behar izan ditu lasterketa bukatzeko. Bere atzetik, Rosi Talabera sartu da helmugan, eta honek 39 minutu eta 29 segundotan gelditu du bere denbora. Jarraian, Amaia Arbillaga tolosarra sartu da helmugan 39 minutu eta 52 segundotako denbora eginez.

Mutilen kasuan, Unai Arroyo gazteak irabazi du lasterketa. 18 urteko gazteak 32 minutu eta 09 segundo behar izan ditu 10 kilometroak egiteko. Bigarren postuan, David Garzia durangarra sailkatu da, 32 minutu eta 41 segundoko denbora eginez. Bost segundo gehiago behar izan ditu hirugarren sailkatu den Daniel Sanz Ansoaindarrak.

Parte hartzaile asko izan dira, eta antolatzaileek 13:00etan egin dute sari banaketa. Lehen sailkatuei, beteranoei, gazteei eta tolosarrei emateaz gain, helmugako marra azkena gurutzatu duenak ere saria izan du.

Gazteak eta beteranoak
Gazteen eta beteranoen sariak ere banatu dituzte. Gazteen helmugara iritsi da lehen neska, Olatz Agirrebeitia izan da. Mutiletan, berriz, Andoni Elustondorentzat izan da.

Beteranoen kasuan, aldiz, sailkapen orokorrean hirugarren sailkatu da Daniel Sanzentzat izan da saria. Emakumezkoetan ere, errepikatu egin zuen oholtzarako bidea Lurdes Oiartzabal lezoarrak.

Lehen tolosarrek ere, bi aldiz egin dute oholtzarako bidea. Lehen emakumezkoa Amaia Arbillaga izan da, eta lehen gizonezkoa, nola ez, lasterketa irabazi du Unai Arroyo bera.

Azkena sailkatuak ere saria izan du, eta ez nolanahikoa ere, bi dozena pastel hartuta joan da etxera Aitor Goñi. Bukatzeko, dortsalak atereaz, material ezberdina banatu dute parte hartzaileen artean.

Iturria: http://tolosa.hitza.info

 

Artxibo
Event Search