GOIENA.NET.2012an bezala, Urretxuko korrikalaiak izan ziren azkarrenak atzo gaueko lasterketaren bosgarren aldian: Hernandezek 16.48ko denbora egin zuen, eta Sanzek 19.07koa. Guztira 81 korrikalarik parte hartu zuten Arizmendi Ikastolak antolatuko lasterketan.
Emakumeen lasterketa oso bestelakoa izan zen. Ainhoa Sanzek bere erritmoa markatu zuen lehen itzulian, eta gainerako 11 emakumeak atzean geratu ziren. Bigarren lekuan Yolanda Ezkurra heldu zen. Irabazleak baino ia bost minutu eginda. Eneritz Urrutia izan zen hirugarren emakume onena.
Beterano azkarrenak Manu Hurtado eta Marije Velasco izan ziren.
Denak gustura
Aurreko taldetxoaren atzetik gainerako korrikalariak sartu ziren helmugan. Batzuk arnas hestuka, beste batzuk nekatuta, baina guztiak pozik egindako lanarekin. Horietako askok hiru aste barru jokatuko den Behobia-Donostia lasterketan parte hartuko dute.
Arrasateko erdigunean zehaztutako 1.900 metroko ibilbideari hiru itzuli eman zizkioten korrikalariek. Ordu horretan kalean zeuden herritarren babesa eta animoak jaso zituzten.
http://goiena.net/albisteak/unai-hernandez-eta-ainhoa-sanzek-iazko-garaipena-berretsi-dute-tafyd-krosean/