Web
Analytics
Urtarrilaren 25ean egingo dute VI. Herri Lasterketa Bermeon - Lasterketak.eus Urtarrilaren 25ean egingo dute VI. Herri Lasterketa Bermeon - Lasterketak.eus

Urtarrilaren 25ean egingo dute VI. Herri Lasterketa Bermeon

Lau ataletan banatuko dute lasterketa, adinaren arabera; aurten batzen duten dirua Txo Hiesari emango diote.

Bermeoko VI. Herri Lasterketa antolatu du urtarrilaren 25erako Udalaren Kirol Patronatuak, Taraska Atletismo Taldearekin batera.
Seigarren urtez egingo dute, beraz, lasterketa hori herriko kaleetan zehar.

Lasterketa horrek izaera herrikoia duela ekarri du gogora Udalaren Kirol Patronatuak. Horrez gain, «soziala» eta «konpetizioa helburu bezala ez duena» bezala definitu dute antolatzaileek.

Lasterketaren helburuak Hain zuzen ere, lasterketa horrek hainbat helburu dituela jakinarazi dute. Batetik, «herritarrak kirol jardueraz sentsibilizatzea eta osasunaren eta kirolaren arteko harreman  estua azaltzea». Bestalde, «kirola Bermeoko kaleetan zehar
ikustea eta, batez ere, sentitzea» lortu nahi dute. Horrez gain, antolatzaileen arabera, «kirol desberdinak herritarrei hurbildu» nahi
dizkiete, «konpetizioaren ezaugarria herri lasterketaren ezaugarriekin ordezkatuta». Bestalde, «ekintza herrikoiak bultzatu» nahi dituzte.

Beste alde batetik, «kirola federatuen gauza bakarrik ez» dela zabaldu nahi dute, «denek» parte hartu dezaketela erakutsita.

Azkenik, «korrikalarien artean erantzun ezin hobea izan duela jakinda, aurreko urteetako lasterketei jarraipena ematea» ere euren
helburuetako bat dela azaldu dute. Bermeotar guztiei zuzenduta Antolatzaileen esanetan, lasterketa hori Bermeoko herritar guztiei
zuzendutako kirol ekintza bat da eta «edonork» izango du parte hartzeko aukera.

Adin guztietako herritarrek lasterketan parte hartzea nahi dutenez, «lau lasterketa» desberdin egitea erabaki dute, umeen, txikien,
gazteen eta nagusien ataletan banatuta. Gazteak 11:00etan hasiko dira; txikiak, goizeko 11:10ean; umeak, goizeko 11:20an, eta, nagusiak, azkenik, 11:45ean.

Izena emateko erak
Lasterketan parte hartu nahi duenak izena eman beharko du. Horretarako, Arene kiroldegira jo beharko du interesa duenak. Lasterketa
egunean bertan ere badago izena emateko aukera. Antolatzaileek, hala ere, aurretiaz ematea eskertuko dutela jakinarazi dute.

Txo Hiesa elkarteari emango diote aurten Herri Lasterketan jasotzen duten dirua

«Konpetizioa helburu bezala ez» duen lasterketa gisa definitu dute antolatzaileek

›› LASTERKETA MOTA DESBERDINAK
]Umeak (3-6 urteen artean).
100 metro. Euria eginez gero,lasterketaren hasiera liburutegi aurrean egingo dute eta errepidean bertan egingo dituzte 100 metroak.
]Txikiak (7-10 urteen artean).
800 metro. Euria eginez gero, lasterketaren hasiera liburutegi aurrean egingo dute.
]Gazteak (11-14 urteen artean).
1.500 metro. Euria eginez gero, lasterketa liburutegiaren aurrean hasiko dute.

]Nagusiak (15 urtetik gora).

7,5 kilometro. 11 eta 15 urte arteko gazteek ere lasterketa horretan parte har dezakete, beti ere, pertsona nagusi baten ardurapean
edo gurasoen baimena badute.

Umeek, txikiek eta gazteek euro bat ordaindu beharko dute izena emateko eta nagusiek bi euro. Izena ematen duenean korrikalari
bakoitzari dortsal bat emango diote eta lasterketa egunean eraman egin beharko du.

Lasterketa bukatzen denean, bestalde, nahi duenak dutxa hartzeko aukera izango du Areneko kiroldegian. Horrez gain, parte-hartzaileei ura eta yogurtak banatuko dizkietela adierazi dute antolatzaileek. Oroigarri bezala, gainera, kamiseta bat ere jasoko dute.

Dirua, Txo Hiesarentzat Urtero legez, lasterketan jasotako dirua herriko elkarte bati emango diote. Aurten Txo Hiesa Bermeoko
elkarteak jasoko du lasterketan batzen den dirua.

Iturria: Busturialdeko Hitza

Artxibo
Event Search