Catriona Morrison eta Rob Woestembochs munduko txapeldunek proban parte hartuko dutela iragarri dute.
Urdaitri Duatloi eta Triatloi elkarteko kideek jakinarazi dutenez, apirilaren 18an izango da Gernika-Lumoko Nazioarteko XIV. Duatloia-
V. Paul Seco memoriala. Data finkoa dela adierazi dute antolatzaileek. Emakumeen lasterketa 16:00etan hasiko da eta gizonezkoena
16:30ean.
Dagoeneko puntako zenbait duatletak egun horretan Gernika-Lumon izango direla ziurtatu diote antolakuntzari. Horrela, Rob
Woestembochs 2008ko duatloiko munduko txapelketaren irabazlea, Jurgen Dereere Europako txapelduna eta Bart Aernouts 2008ko
munduko txapelketako hirugarren sailkatuak parte hartuko dute nazioarteko duatloian. Aipatutako hiru duatletak belgikarrak dira.
Paul Amey 2007ko munduko txapeldunarekin batera, Raf Baug eta James Attad australiarrek ere parte hartuko dute proban. Urtero
legez, Nicolas Capoferry frantziarra, Felix Martinez espainiarra eta Javier Garcia Kebi Sport taldeko madrildarra lehian ariko dira Gernika-
Lumon.
Emakumeetan maila handia Emakumezkoen lasterketan ere maila handiko duatletek parte hartuko dutela iragarri du antolakuntzak.
Besteak beste, Catriona Morrison distantzia luzeko duatloiko hirugamunduko txapelduna eta Radka Vodickova Europako txapelduna
Gernika-Lumon izango dira apirilaren 18an.
Horiekin batera Alexandra Louison frantziarrak, Agnes Kay Appers estatubatuarrak eta Ana Burgos espainiarrak ere euren parte-hartzea iragarri dute. Duatleta euskaldunei dagokienez, urtero legez Virginia Berasategi bilbotarrak eta Ainhoa Murua zarauztarrak nazioarteko duatloian parte hartuko dute.
Saritan 7.800 euro banatuko dituztela adierazi dute antolatzaileek. Euren ustez, «Gernika-Lumoko lasterketa Europako probarik onenen artean mantentzen da».
Iturria: Busturiako Hitza