

Emakumezkoetan ere, goierritarrak izan dira nagusi; Elena Calvillok 15:36:48eko denbora egin du Beasaingo helmugan. Ehunmilak probari dagokionean berriz, gaur eguerdian erretiratu da Iker Karrera faboritoa, Etxegaraten. Harrezkero, Imanol Aleson azkoitiarra eta Joxelu Albizuri azpeitiarra daude lasterketaren buruan. Aleson izan da San Adriango kobatik pasatzen lehena. Martxa honetan, gaueko 21:00etatik aurrera iristea espero dute antolatzaileek helmugara.
Iturria: www.goierrikohitza.info











