Web
Analytics
XXXI. Santio Krosa hilaren 25ean izango da, Zunbeltz-ek antolatuta - Lasterketak.eus XXXI. Santio Krosa hilaren 25ean izango da, Zunbeltz-ek antolatuta - Lasterketak.eus

XXXI. Santio Krosa hilaren 25ean izango da, Zunbeltz-ek antolatuta

Zunbeltz elkarteak antolatuta eta Udalak babestuta, aurten ere santiotan kros herrikoia antolatu du. XXXI. edizioa izango du eta hilaren 25an egingo da. Irteera, elkartetik. Kategoriak eta irteera orduak hauek dira: Benjaminak, 10:30ean, Zunbeltz inguruko ibilbidean gehienez buelta txiki bat. Alebinak 10:45ean,bi buelta txiki. Infantilak 11:00etan, ibilbide nagusiari, 2,5 km-koa, bira bat. Kadeteak 11:00etan, ibilbide nagusiari bira bat. Juniorrak 11:00etan, ibilbide nagusiari, bi bira. Seniorrak eta beteranoak 11:00etan aterako dira eta hiru bira, 7,5 kilometro, emango dizkiote ibilbide nagusiari.

Kategori bakoitzeko lehen gizonezkoari eta emakumezkoari emango zaizkie sariak, bai sailkapen orokorrean bai herrikoan ere. Antolakuntzak parte hartzaileei lasterketa baino lehen osasun azterketa egitea aholkatzen die. Lasterketak iraun bitartean (ordubete gutxi gorabehera) kaleak auto, kamioi zein autobusentzat guztiz itxita egongo dira.

Iturria: www.diariovasco.com

 

Artxibo
Event Search