Web
Analytics
XXXIII. Herri Krosa antolatu du Aurrerak, udalaren eta merkatarien laguntzarekin - Lasterketak.eus XXXIII. Herri Krosa antolatu du Aurrerak, udalaren eta merkatarien laguntzarekin - Lasterketak.eus

XXXIII. Herri Krosa antolatu du Aurrerak, udalaren eta merkatarien laguntzarekin

Aurrera Kirol Elkarteak, Leitzako udaletxearen eta merkatarien laguntzarekin, XXXIII. Herri Krosa antolatu du, larunbat honetarako. 16:15ean hasiko da, eta zazpi kategorietan edonork parte hartu ahal izango du.

Bi ibilbide daude, kategoriaren araberakoak. Benjaminak herriko kale nagusitik aterako dira, eta 800 metro egingo dituzte, plazara iristeko. Beste kategorietakoak herriko kale nagusitik aterako dira, eta herrian 2.500 metroko ibilbidean egin beharreko bueltak eginda, plazan amaituko dute lasterketa.

Irteerako ordutegiari dagokionez, 16:15ean benjaminak aterako dira. Alebin eta infantilak 16:30ean aterako dira. Kadete eta juniorrak 17:00etan, eta besteak 17:30ean.

Izen ematea
Izena egunean bertan eman ahal izango da, Aurrera K.E.an 15:30etik 17:00etara. Aurretik ere eman ahal izango da izena. Horretarako inskripzio orria bete, eta 10 euro ordaindu beharko dira. Aurrera K.E.koek 8 euro ordaindu beharko dituzte. Benjaminek, alebinek, infantilek eta kadeteek dohainik parte hartu ahal izango dute. www.herrikrossa.com web orrian ere izena eman daiteke, 8 euro ordainduta.

Lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko da izena emateko epea. Korrikalariek proba aurreko egunetan beraien izena parte hartzaileen artean dagoen ziurtatu beharko dute. Eta baita, izenaren ondoan ordainketa egina duela agertzen den begiratu ere.

Sariak
Sariei dagokienez, benjamin, alebin, infantil eta kadeteei dominak emango zaizkie. Beste guztiek kamiseta bana jasoko dute.
Trofeoak kategoria bakoitzeko lehenengo eta bigarren sailkatuari, eta lehenengo leitzarrari, emango dizkiete. Diru sariak, berriz, sailkapen orokorreko lehen lau korrikalariek jasoko dituzte; kategoriak kontutan hartu gabe. Sari banaketaren ondoren, arratsaldekoa egin ahal izango da.

Iturria: http://leitzaldea.hitza.info

Artxibo
Event Search