Web
Analytics
ZAID AIT MALEK-EK ETA DENISA DRAGOMIRREK IRABAZI DUTE GORBEIA SUZIENEN ZORTZIGARREN EDIZIOA - Lasterketak.eus ZAID AIT MALEK-EK ETA DENISA DRAGOMIRREK IRABAZI DUTE GORBEIA SUZIENEN ZORTZIGARREN EDIZIOA - Lasterketak.eus

ZAID AIT MALEK-EK ETA DENISA DRAGOMIRREK IRABAZI DUTE GORBEIA SUZIENEN ZORTZIGARREN EDIZIOA

Gorbeia Suzien - 3 Mutilak

ZAID AIT MALEK eta DENISA DRAGOMIR izan dira Gorbeia Suzien 2021 lasterketaren irabazleak. Aurtengo proba International Skyrunning Federation-ek (ISF) antolatzen duen Skyrunner World Series munduko txapelketako proba eta Salomon-ek antolatzen duen Golden Trail National Series zirkuiturako puntuagarria izan da.
Guztira, parte hartu duten pertsonek 31 kilometroko ibilbidea egin dute Gorbeiako Parke Naturalaren barruan 2.400 metroko desnibel positiboa gaindituz.
Ia 600 korrikalari abiatu dira Zeanuriko plazatik. Gizonezkoen podium-a honela geratu da:
1. ZAID AIT MALEK- 3:03:40
2. ANDER IÑARRA- 3:06:10
3. BEN KIMTAI- 3:06:33

Emakumeen podium-a:

1. DENISA DRAGOMIR- 3:39:47
2. ONDITZ ITURBE- 3:45:02
3. LIDE URRESTARAZU- 3:45:17

Aurreko edizioetako irabazleak:
 Gorbeia Suzien 2012: Ionut Zinca y Oihana Kortazar
 Gorbeia Suzien 2013: Ionut Zinca y Leire Agirrezabala
 Gorbeia Suzien 2014: Ionut Zinca y Maite Maiora
 Gorbeia Suzien 2015: Manuel Merillas y Laura Orgue
 Gorbeia Suzien 2016: Luis Alberto Hernando y Andrea Gil
 Gorbeia Suzien 2017: Aritz Egea e Ingrid Mutter
 Gorbeia Suzien 2019: Aritz Egea e Yngvild Kaspersen

Aurtengo edizioan 21 kilometroko proba labur bat ere egon da. 200 korrikalarik parte hartu dute lasterketa laburragoan.
BALORAZIOA
COVID-19ak sortutako osasun-egoeraren ondorioz 2020ko edizioa atzeratu behar izan ondoren, Gorbeia Suzien 2021 antolatzaileek ezarritako osasun- eta segurtasun-neurriak errespetatuz egin ahal izan da. Lasterketa aurrera eramateko 250 boluntarioen laguntza ezinbestekoa izan da. Horregatik, antolatzaileek publikoki eskertu nahi dute munduko korrikalari onenen nazioarteko egutegian sendotuz doan Gorbeia Suzien baten aldeko apustua egin duten erakunde, babesle, eta boluntarioen laguntza.

Leave a Comment

Artxibo
Event Search