Web
Analytics
Zazpigarren aldiz irabazi du Fernando Etxegaraik Sarako Kontrabandisten lasterketa - Lasterketak.eus Zazpigarren aldiz irabazi du Fernando Etxegaraik Sarako Kontrabandisten lasterketa - Lasterketak.eus

Zazpigarren aldiz irabazi du Fernando Etxegaraik Sarako Kontrabandisten lasterketa

sara_korrika.jpg

TTIPI-TTAPA. Sarako Kontrabandisten lasterketa zazpigarren aldiz irabazita, marka berria egin du Fernando Etxegarai beratarrak. Inork ez du hainbertze aldiz irabazi lasterketa hau. Hurbilen Sarako Ramuntxo Lamothe bortz aldiz txapeldun izana. Erdietsi berri duen markari esker, Etxegarairen esku dago orain errekorra. 

SARAKO KONTRABANDISTEN LASTERKETA

Denborei begiratuz,  ordea, aurten ez zen markarik hobetu; konparaziora, 2006an, Etxegaraik berak 38 minutu eta 36 segundotan egin zuen proba. Eta aurten, 00:39:59 behar izan zuen itzulia osatzeko, bigarren postua eskuratu zuen Berako Joseba Larraldek baino bi minutu eta erdi guttiago. Larraldek 00:42:41 behar izan zuen 8,5 kilometroak egiteko. Eta hirugarren denborarik onena Sarako Pantxo Saint Martinek egin zuen, 00:44:12. Aurten emakume bakarrak hartu du parte, Sophie Aniotzbeherek (01:03:42).

Gainerakoan, 36 lasterkarik parte hartu zuten proban (iaz baino 3 gehiagok), 18 herri ordezkatuz. Sarako lasterketa hau egiten hasi zirenetik, antolatzaileek errekaren bi aldeetako lasterkariak gonbidatzen dituzte parte hartzera deus ordaindu gabe, gehienez ere bi lasterkari herri bakoitzeko. Arrazoi horrexegatik gonbidatutako herri bateko inork ez badu izenik ematen eta gonbidatua den bertze herri batetik bi lasterkari baino gehiago baldin badaude, azken hauek ordezkaririk ez duen herriaren izenean parte hartu ohi dute. Aurten ere, Bera, Sara, Zugarramurdi, Senpere, Lesaka, Etxalar, Urdazubi eta Elizondoko herrien izenean aunitzek parte hartu dute, batzuk eskualdekoak, baina ez denak.

http://www.ttipi.net/berriak/zazpigarren-aldiz-irabazi-du-fernando-etxegaraik-sarako-kontrabandisten-lasterketa